Kerman Lopez bikario nagusia buru zala eratu zan Santurtzi PB barria. Eukaristiaren aurretik hainbat jarduera izan zan eta hainbat erakusmahai jarri eben: Bidezko merkataritzarena (Kidenda), Eleizbarrutietako Misinoena, Caritas Bizkaia erakundearena, Osasun Pastoraltzarena eta Patronato Santa Eulalia EBIko ikastetxearena, besteak beste.
Argazkiak:
Aldi baten edo bestean, Santurtzin egon izan diran abadeek parte hartu eben Eukaristian, besteak beste, Txomin Perales, Jose Antonio Diaz edo Trinitario Alvarezek.
Amaitu aurretik, PB barriaren sorrerarako Agindua irakurri zan eta ondoren hamaiketakoa egin eben.
Mendekoste
Mendekoste ospatzen zala-eta, Bake eta Adiskidetzerako Batzordeak Bakearen aldeko keinua proposatu eban, alkarte bakotxak bere jardueren artean txertati eian. Hain zuzen be, hauxe zan proposamena: eleizatik isilik urten eta bakearen alde otoitz egin, eta “BAKEA eskatu Ekialde Ertaineko, Gazako, Ukrainakok, Siriako, Sudaneko, Yemeneko eta munduko beste hainbat herrialdetako pertsonentzat”.
Bilboko San Fernando parrokian
Otoitzaldia Bilboko San Fernando eleizan, Corpus Christi eta San Fernando parrokietako gazteen parte hartzeagaz.
Kortezubin
Zapatuz, Gernikaldea Pastoral Barrutiak bere 12. urteurrena ospatu eban Kortezubin. Eukaristian, laikotzaren bialketa barritu zan eta meza amaitzeaz batera, makina bat lagun batu zan herriko plazan gerraren aurka otoitz egiteko.
Erandioko San Agustin eta San Lorenzon
Mendekoste eta Erandioko San Agustin eta San Lorenzo Pastoral Barrutiko (PB) batzarra. Zapatuz izan zan: “Ametsak bat eginda asmatzen dira”. Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketatik kurtsoa aztertu eben “etorkizunari itxaropenez begiratuz”.
Goizez Lehenengo Jaunartzeak ospatu ebezan eta “1*1=1 dala gogoratu genduan. Bai, beste batzukaz batera, bat gehi bat: holan egiten dogu alkartea San Lorentzon, San Agustinen, bikaritzan, Eleizbarrutian… Eleiza gara. Anitza, askotarikoa… Urritzen doan alkartea, baina alkarte esanguratsua, partaide udalaren kulturarteko topaketan eta gerren aurkako keinuetan”.
Atzo -domeka- 24 lagunek gaixoen oliaduraren sakramentua hartu eben
Portugaleteko San Inazio parrokian
“Hauxe da zure Eleiza, Jauna, zure Eleiza Portugaleten. Eremu txiki honetan zure Barri Ona iragarri gura daben gizon eta emakumeez osotutako alkartea. Alkarte txikia, makala, urritzen doana…, alkarte apur bat tristetxoagoa, zure Espiritua eta itxaropena ezinbesteko dituana, Jauna!”.
Ermuan
Alde Zaharra PBan (San Anton)
Igorren
Begoñako Andra Mari Mendekosteko soingainekoagaz
Hainbat heldu eta gaztek kristau sarbideko sakramentuak hartu dabez
Zapatuz, Boluetako Santa Ana parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru zala.
Jesusen Bihotzeko Santa Maria Josefaren Eguna
Pertsona gaixo, edadetu eta behartsuen zaintzan jarduten daben Jesusen Mirabeek Jesusen Bihotzeko Santa Maria Josefa euren fundatzailearen eguna ospatu eben atzo. Fernando Marcos III-VII bikaritzetako lurralde bikarioa izan zan buru ospakizunean eta alkarteari arreta eskaintzen deutsen klaretarrek alkar-meza emon eben.