24-03-2026 Martes, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuko jarduerak
23.03.2026

Asteburuko jarduerak

Bilbao, Berriz, Barakaldo, Bermeo, Gernikaldea, El Escorial... eta beste hainbat lekutan izan dira jarduerak asteburuan.

Erretiroa Barakaldon Maria Luisa del Pozo monja oblatagaz

Barakaldo eta Errekarte Pastoral Barrutiek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu eben zapatu goizez, Barakaldoko Itxaropena parrokian. 

Maria Luisa del Pozo monja oblatak pertsonen salerosketaren eta sexu esplotazinoaren biktima diran emakumeen egoerari buruzko lekukotasun ikaragarria eskeini eban. “Nos ha sensibilizado en clave espiritual sobre esta realidad olvidada que se haya también en nuestras ciudades y pueblos, concretamente en Barakaldo. Recordándonos la importancia de la denuncia que puede ser de carácter anónimo pero importante para hacer frente a esta lacra”.

María Luisa hizkera gozo baizen garratzaz, biktimek agertzen daben atsekabe eta sufrimentuan Jainkoaren ahotsa entzuteko eskatu eutsen partaideei. “Ha resaltado el trabajo preventivo que se puede hacer en las escuelas, familias y parroquias educando en el respeto igualitario de la dignidad de las mujeres. Animando a que ese respeto se refleje también en nuestro lenguaje y actitudes. Hemos terminado el retiro con agradecimiento por la labor que muchas personas desempeñan en esta realidad tan violenta e injusta. Asumiendo el compromiso de seguir sensibilizando en nuestros ambientes”.

Erretiroa Barakaldon

Kurutze-bidea jazarpena eta behartasuna jasaten dauan Eleizaren alde, Begoñan

Bariku arratsaldez ospatu eben, “acordándonos especialmente de tantos cristianos que hoy sufren por su fe en distintas partes del mundo”.

Kurutze-bidea, Begoñan
Kurutze-bidea, Begoñan

Eleizbarrutiko ordezkaritza Migrazinoetarako pastoral eragileen jardunaldietan

Migrazinoetarako Bilboko Eleizbarrutiko pastoraltzako ordezkariak izan dira, Iparraldekoakaz batera, asteburuan, Pasotral ordezkari eta eragileen XLV. jardunaldietan, El Escorialen. Berrogeta bost eleizbarrutitako 120 pastoral eragile batu dira Migrazinoen inguruko gaur egungo gaiak lantzeko eta bakotxak erronka eta itxaropen honeen aurrean dituan jarrera eta ekimenak batera jartzeko. 

MIgrazinoetarako Pastoraltza. Batzarra Madrilen

Fernando Redondo Migrazinoetarako EGBeko saileko zuzendariagaz batera, Fernando Garcia Cadiñanos Mondoñedo-Ferroleko gotzain eta Migrazinoetarako eta Giza Mobikortasunerako Gotzain azpibatzordeko presidentea izan dira jardunaldietan.

MIgrazinoetarako Pastoraltza. Batzarra Madrilen

MIgrazinoetarako Pastoraltza. Batzarra Madrilen
MIgrazinoetarako Pastoraltza. Batzarra Madrilen

Eleizbarrutiko ordezkaritza HOACen topaketan, Madrilen

Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeko (HOAC) alkarte bizitzaren sustapenerako Batzorde Nagusia batzartu da Madrilen, martxoaren 21 eta 22an, salestarrek Villa de Vallecasen daukien Don Bosco etxean. Batzarrean, HOAC mobimentuaren 41 eleizbarrutitako taldeetako kideek parte hartu dabe.

HOAC
Marimar Gonzalez, Paloma Becerra, Maite Valdivieso, Begoña Cerrato eta Juanjo Recio.

“Manaben” batzarra Berrizen

Zapatuz, Berrizen, “Manabak” (sasoi baten edo bestean, Manabin misiolari izan diranak), Berrizko Mesedetako Misiolariak eta “Hegoaldeko Ahotsak” (Ketty Vidal, Karina Veliz eta Matilde Rivera ekuadortar emakumeak, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpainan parte hartzen diharduenak) alkartu ziran Berrizen.

Manabak Berriz

“Jaunaren deia entzunez Garizuma-aldian”, ospakizunak Bermeon eta Gernikaldean

Bermeo eta Gernikaldea

Datorren barikuz, Askatu hegoak dinamika aurkeztuko dabe Pazko-aldia parrokia txiki eta alkarteetan lantzeko.

Retiro de Cuaresma en Barakaldo, acompañado por la religiosa Oblata, Mª Luisa del Pozo.