22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak
23.07.2023

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Barakaldoko hainbat eleizatan Karmeneko Amaren egunaren inguruan ospatu diran kontzertuen ingurukoak jasoten dira aste honetako laburpenaren hasieran.

Iñaki F. Capetillo

Iñaki F. Capetillo 90 urteko Eleizbarrutiko abadearen heriotzaren barria be nabarmendu da aste honetan.

Iñaki Franco Capetillo Barakaldon jaio zan 1932.eko azaroaren 20an eta Barakaldoko San Jose parrokian egin zan abade 1957.eko uztailaren 31an. Filosofia eta Letretan lizentziatu zan, Valentzian; Teologian, Comillasen eta, gainera, Soziologian diplomaduna zan.

Kongoko E.D.

Astekoak Eleizbarrutiko asteko barrien laburpen honetan be, gotzainak Kongoko Errepublika Demokratikora egin barri dauan bidaiaren ingurukoak be jaso dira.

On Joseba Segurak afrikar herrialdeko kobalto-meategietan umeek jasaten daben esplotazinoa salatu dau.

On Joseba Segura gotzainak azaldu dauanez, “zoritxar handia bizi dabe, hain zuzen be, gure oraingo eta geroko bizitzarako ezinbestekotzat joten dogun hainbat gauzari loruta: sakelakoak, auto elektrikoak, metagailuak…, litiozko bateriakaz zerikusia dauan guztia”. Bere esanetan, “ez dira ume batzuk; milaka asko baino”.

Berrogeta hamazortzi urtez Kongoko Errepublika Demokratikoan lanean diharduan Xabier Goikuria bizkaitar misioilariak On Joseba Segura gotzainari herrialde haretara egin barri dauan bisitagaitik eskerrak emoteko idatzi deutsan gutunaren ingurukoak be jaso dira webean. país en el que él trabaja desde hace 58 años“porque eso te ha permitido conocer un poco la realidad congoleña”. 

Esker ona adierazo deutso, gainera, herrialde horretako kobalto-beategietko baldintzen inguruan barri emoteagaitik, “etenbarik bizi dogun egoera da-eta”.

Kirola kartzelan

Web orrialdean barri emon danez, BAM Irakasle Eskolako ikasleek ikaskuntza eta zerbitzuzko ekimena burutu dabe Basauriko kartzelan.

Saio baten heziketa jaso ondoren, BAM Irakasle Eskolako Lehen Hezkuntzako Graduko (gorputz-hezkuntza aipamena) hirugarren mailako 9 ikaslek (6 neska eta 3 mutil), Basauriko kartzelako patioa sustatu eben joan dan asteko hainbat arratsaldez.

Berrogeta hamar preso inguruk hainbat kirol -voley, boloak…- praktikatu eben. Esperientzia burutu eta ebaluatuta, ikasleek Bidesarigaz alkarlanean jarraitu gura dabe, kartzelan gorputz-kirol jarduerak sustatuz.

Gazteen Munduko Eguna

Web orrialdean aste honetan iragarri danez, uztailaren 26an abiatuko da Eleizbarrutitik Portugalerantz lehenengo taldea.

Uztailaren 26an, goizez atarako da lehenengo taldea, 62 lagunez osatuta, Bilbotik eta Viseura joango da talde hori. Hango familiek hartuko dabez eta, arduradunen esanetan, “danok ez gara parrokia berean egongo; Sao Miguel do Mato, Queira-Casa Parroquial et Figueiredo da Donasen egongo gara”.

Izan be, Gazteen Munduko Egunaren (GME) XXXVIII. ekitaldia,, abuztuaren 1etik 6ra ospatuko da, baina Frantzisko Aita Santuak deituta Lisboan ospatuko dan jarduera honen aurretik, “Egunak Eleizbarrutietan” (EE) deitutakoak izango dira eta mundu osoko gazteak herrialdeko Eleizbarrutietako parrokia alkarteetan txertatuko dira. 

Donejakue bidea eta bisita gidatua

Astearen amaieran, bizkeliza.org webean, bisita gidatu baten barri emon da: Sopelako Santa Marina ermitara eta Munarrira -harri honetatik bedeinkatzen ziran soloak.

Berrizeko Mesedetako Misiolariek domekaz, euren sortzaile dan Margarita Maturana dohatsuaren egunez egingo daben ospakizuna be aitatzen da asteko laburpenean. 

Eta domekaz, Otxandion, Felipe Arrese Beitia idazle eta artistaren bustoa inauguratu da. Arrese Beitia, idazle eta olerkari izateaz gainera, eskultura erlijiosoen egilea izan zan eta, batez be, altarak, irudiak eta kurutzeak egin ebazan. 

Santiago Biderako eta Erromesaldietarako Eleizbarrutiko Idazkaritzak egin dauan deia be jaso da: parrokia eta kultu-etxeei bialdutako oharraren bidez, uztailaren 25ean, Santiago egunez, beren-beregi gure Eleizbarrutirako prestatutako erromesaren bedeinkapena emon daiela.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak