22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Aurton, bezperatik ospatuko da Begoñako erromeria
21.09.2023

Aurton, bezperatik ospatuko da Begoñako erromeria

Bilboko Pausoen Museoan egin dauan agerraldian aurkeztu dau gaur goizez Begoñako kofradiak Begoñako Amatxuren erromeria. Aurton, aurreratu egingo dabe hasiera eta bezperan, urriaren 10ean, 19:30etan, Erromeria Arriaga plazatik atarako da Begoñara igoteko; Zazpi kaleak zeharkatu, Mallonako galtzadetatik gora joan eta 20:50 inguruan helduko dira santutegira eta 21:00etako mezan parte hartzeko.

Antes de adoptar la decisión de adelantar un día la Romería, la Cofradía de Begoña realizó algunas consultas, entre ellas -señalaba hoy el presidente de la cofradía Javier Diago, en la Rueda de prensa de presentación- al obispo de Bilbao, que una de las cosas que les dijo fue que “A los santos se les conoce por las vísperas” y ellos decidieron trasladar entonces su acto central de la subida en Romería, a la víspera de la Fiesta Canónica de la Amatxu.

Adin guztietarako

Urriaren 11an, goizeko 10:00etan zabalduko da umeentzako eremua, non Gargantua eta puzgarriak egongo diran. Txikiei, “nire oparia Begoñako Ama Birjinarentzat” ekitaldian parte hartzeko aukera emongo jake: marrazkia edo idazlana egin Begoñako Ama Birjinari eskainita. Umeen lan guzti horreek egunaren amaieran, gaueko bederatzietako Eukaristian, parrokoari emongo jakoz, lore-eskaintza egitean.

Txistulari eta trikitilariek girotuko dabe Begoña ingurua egun osoan. 11:00etan, Bilboko Udal Bandak kontzertua eskainiko dau eta eguerdiko 12:00etan ospatuko da Meza Nagusia santutegian, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala.

Arratsaldez be zabalik egongo da umeentzako eremua eta trikitilari eta dantza-taldeen emonaldiak izango dira. Urriaren 11ko erromeriari amaiera emoteko meza ospatuko da gaueko bederatzietan.

Jantzi tradizionala

Begoñako kofradiak dei egin dau euskal jantziakaz joateko: baserritarren, iruleen edo arrantzaleen jantziak, ahal izan ezkeroe jai eta aukera berezietakoak.

Azken urteetan, 1.200.000 zapi more banatu da, urtero bardinak eta edozein urtetarako balio dabenak. Arduradunen esanetan, “Zapiek batasuna irudikatzen dabe, danok Ama Birjina gurtzera goazala, egun horretan Begoñara igoten diran 80.000 lagunen askotariko pentsamoldeak alde batera itzita”.

10.000 txokolate-ontza be banatuko da, “XX. gizaldiko 50eko hamarkadako ohitura gogoratuz. Sasoi haretan, Begoñara igoten ziran txikiek txokolate-ontza eta ogi-mutuurra jasoten eben zari lez”.