23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Berrizko Mesedetako Misiolarien Kapitulu Nagusiaren amaiera
05.07.2024

Berrizko Mesedetako Misiolarien Kapitulu Nagusiaren amaiera

Ekainaren 24an, Lourdes Gorostola Koordinatzaile Nagusiaren karguan berretsi ondoren, joan dan astelehenez, uztailak 1, Berrizko Mesedetako Misiolariek Gobernu-talde Nagusia aukeratu dabe. Monja honeek izango dira talde horretan datozan sei urteetan: Yvette Kingubile, Ana Isabel Gonzalez, Ana Lourdes Valenzuela eta Krista Namio. Dolores Rodriguez izango da Administratzaile Nagusia. On Joseba Segura gotzaina buru dala domekaz, eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristiak emongo deutso amaiera XVII. Kapitulu Nagusiari.

Mundu osotik etorritako Mesedetako Misiolariak batu dira domekaz amaituko dan Kapitulu Nagusian, Berrizen.

Mercedarias Misioneras de Berriz
El nuevo equipo de gobierno de las Mercedarias Misioneras de Berriz

Kerman Lopez bikario nagusia buru zala ospatu zan Eukaristiak emon eutsan hasiera Kapitulu Nagusiari joan dan ekainaren 9an eta makina bat gogoeta, eztabaida, bereizketa eta otoitzen ondoren, domekaz amaituko da gotzaina buru dala ospatuko dan Eukaristiagaz. 

Beste hainbat jarduera Berrizen

Urtean zehar, baita udaldian be, askotariko jarduerak izaten dira Berrizko Mesedetako Misiolarien etxean.

Esate baterako, uztailaren 16tik 21era, mesedetako misiolariek ingurune paregabean daben gogarte etxean otoitz eta isiltasuna egiteko aukera eskaintzen dabe. Hain zuzen be, “Bibliari lotutako ibilbidea eskaintzen dabe espiritualtasun ekologikoa oinarritzat hartuta”. 

Barnezabal