Kulturartekotasuna da bideoklipetan landu behar daben gaia. Aurton, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren haritik nabarmendu dan begiradari lotuta dago: “Alkarte abegitsu eta barneratzaileak” gizarte eta eleiz testuinguru aldakorrean.
Ana Berrizbeitiak (Heziketarako saila), Igone Etxebarriak (Labayru Fundazinoa) eta Jone Aramberrik (Bizkaia Irratia) osotu dabe epaimahaia.
Bihar, otsailak 23, jakingo da irabazlearen izena. Sari-banaketa, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru eta Javier Onaindia Eleizbarutiko irratietako zuendaria aurkezle lanetan dala, datorren martxoaren 1ean izango da ikastetxe irabazlean.
Sari-banaketa zuzenean emongo da online web orrialde honen bidez, Somorrostro ikastegiko irakasle eta ikasleen laguntzagaz.
Gaur amaitzen da bideoklipik onenari botoa emoteko epea. Ekitaldi honetako bideo guztiak: hemen.