Bisitak ermitara Garbealde Pastoral Barrutiko (PB), Enkarterriko II. bikaritzako parrokia alkarteentzat eta Bilboko eleizbarrutiko gainerako alkarteentzat dira.

“Mendia lekuko lez” biltzarra
Abenduaren 12an, barikuz, ahaztutako Donejakue Bideari buruzko “Mendia lekuko lez” IV. biltzarra ospatuko da Zallako zine antzokian. Berau amaitzeaz batera, partaideek (hizlari eta entzuleak) ermita bisitatuko dabe arratsaldeko bostak eta erdietatik aurrera. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.

Zarikete zarigune kultur elkartea
Alkartea, monumentu kategoria emoten deutsan Eusko Jaurlaritzaren ondasun izendapenean jasoten diran ermitako ondasun higiezinen, higigarrien eta agirien kudeaketa, zaintza, kontserbazino eta mantentzeaz arduratzen da.
Jarduera kultural eta didaktikoak antolatzen diru Zarigune 26 aretoan (XVIII. gizaldiko seroraren etxea zana), Zallako ikastegiei zuzenduta: Maristak Zalla ikastetxeko Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleak, Enkarterriko CEPAkoak… Tailerrak, erakusketak eta adostutako bisitak eskeintzen ditu.
Unibertsitateko ikasketetarako bekak be emoten ditu, esate baterako UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Zaintza teta Barriztatzerako Saileko gradu amaierako lanari. Bikain nota jaso dau, eguzki-lorratzaz margotutako harrian -ikertu dana- hiru fosil aurkitzen lagunduz.

Kultur gidari eta arte begiralea, Arte Ederretan lizentziaduna, dauka eta beronek gidatzen ditu bisitak gatelaniaz eta euskeraz eta kultur eta arte jarduerak koordinatzen ditu.
Kultur hartu-emona dau Asociación La Escuela de Liendo (Kantabria) alkarteagaz eta Maristak Zalla ikastetxera bisita antolatu barri dau, Ondarearen Europako Jardunaldiak 2025 ekitaldien barruan.








