02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizkaian, ‘X’ bakarra markatuz, zeuk aukeratzen dozu ‘noren alde egin’
04.04.2024

Bizkaian, ‘X’ bakarra markatuz, zeuk aukeratzen dozu ‘noren alde egin’

Apirilaren 10ean hasiko da Bizkaian errentaren autorpena bulegora bertara joanez, telefonoz edo modu digitalez aurkezteko epea. Hil honetan, 2023. ekitaldiko ekonomia-datuak dabezan guztiek Ogasunaren jakinarazpena jasoko dabe zerga-aukerarik onena zein dan jakinarazoz eta zirriborroaren behin-behineko emaitza aurkeztuz. Bilboko Eleizbarrutiak eta Caritas Bizkaia erakundeak dei egiten dabe C aukera markatuta dagoan egiaztatzeko. Lauki hori markatuz, laguntasuna bikoiztu egiten da: Eleizaren alde eta beste gizarte helburu batzuen alde. Zergadunari bardin kostatzen jako eta bi bider laguntzeko aukera dau.

Bilboko Eleizbarrutiak eta Caritas Bizkaia erakundeak baterako kanpainari ekin deutse ‘C’ laukia markatzearen alde. ‘X’ bakarra markatuz, laguntasuna bikoiztu egiten da. Jose Miguel Erdozain Bizkaiko Eleizako gerenteak dei egin dau, ‘noren alde egin’ geuk aukeratu daigun, beti be gehien behar dabenei begiratuz. Bizkaian, errentaren autorpenaren bidez egin geinke hori. 

Ez jatzu ezer kostatzen eta askori laguntzeko aukera dozu

Erdozainek kanpaina aurkezteko gutunean azaldu dauanez, “keinu erraz baten bidez, C laukia markatuz, diru ekarpena bikoiztu egiten da (%1,4). Batutako diruaren %0,7 Bizkaiko Eleizarentzat izango da eta beste %0,7 helburu solidarioetarako. Beraz, ‘X’ bakarra markatuz, laguntza emon geinkio Eleizari pastoral eta gizarte ekintza garatu ahal izateko eta, aldi berean, ahulezia eta bazterketa jasaten daben pertsonei abegi eta lagun egiten deutsen Caritas Bizkaia eta antzeko erakundeei”.

Zuriz itzi ezkero, Estatuak erabakiko dau gure ordez.

Bilboko Eleizbarrutiko ekonomoaren esanetan, “‘X’ markatzeak edo ez markatzeak ez dau errentaren autorpenaren ekonomia-emaitza aldatzen, baina markatu ezkero, laguntza bi emotera konprometitu zara eta mundu hau Jesusen mezuaren arabera aldatzen lagunduko dozu”.

Con una sola X se ayuda el doble