Bihar Loiun izango dan Aaron Ribas musikaria Bartzelonan jaio zan 1992an. Ignacio Ribas aitaren organoagz hasi zan ikasketak egiten. Kataluniako Goi Musika Eskolan atara eban Musikako Goi Gradua, ikasketak Oscar Candendogaz eginez. 2019an, masterra amaitu eban Stuttgarteko Musikhochschulen, Jürgen Esslen zuzendaritzapean. Besteak beste, Raul de la Rubia, Raul Pinedo, Michael Radulescu, Montserrat Torrent, Constantin Volostnov edo Ulrich Walther irakasleen jarraibideak be jaso ditu.
Bihar, 20:00etan, Urdulizeko Andra Mari eleizan kontzertua eskainiko dauan Lucie Zakova Txekiar Errepublikan jaio zan eta gaztetan hasi zan pianoko ikasketak egiten eta organoan eta klabean espezializatu zan Pragako Interpretazino-arteen akademian, J. Hora, J. Tuma eta G. Lukšaitė-Mrázkovágaz.
Jaialdiko azken kontzertua, Begoñan
Ekitaldi honetako azken kontzertua abenduaren 2an ospatuko da,20:00etan, Begoñako basilikan Miriam Cepedaren (Basilikako organista titularra) eta UPV/EHUko abesbatzaren kontzertuagaz.