18-04-2024 Jueves, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Bake eta Adiskidetzea 5 Asteburuan, ospakizunak, heziketa, erretiroa eta topaketa
06.03.2023

Asteburuan, ospakizunak, heziketa, erretiroa eta topaketa

Joan dan zapatuz, martxoak 4, Kartzela Pastoraltzako eta Bidesariko boluntarioek heziketa-saioan parte hartu dabe, Mavi Laiseca eta Mª Mar Ortiz Bizkaiko Caritaseko kideen gidaritzapean. Bizkaiko eskautak be batu ziran zapatuz Jesuitek Indautxun daben ikastetxean, aisialdiko jardueraren hezitzaile eta boluntario lez jasoten daben etenbako heziketari jarraipena emoteko. Beste alde batetik, HOAC eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu dabe Gernikan. Aurtengo Bake Topaketaren azken saioak be ospatu dira asteburuan, Zornotza eta Lekeition, eta atzo -domeka-, Sestao Pastoral Barrutiko kideek txangoa egin eben eta kristau alkarteko askotariko arloetako 140 lagunek bat egin eben ekimenagaz. Atzo, gainera, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izan zan Bilboko San Anton eleizan, Hispanoamerikaren eguna zala-eta ospatu zan eta TVE 2. kateak zuzenean emon eban Eukaristian. 

Hispanoamerikaren Eguneko Eukaristian, gotzainak misiolari lez emon ebazan urteak gogoratu ebazan homilian: “Gizatasunaren arloan irakaspena jaso neban urte hareetan, hain gertutik sekula bizi bako egoera gogorrak bizi eta laguntzeko aukera izan neban. Esperientzia horri goiargi izan zan, sinistedun hobe egin ninduan”. 

Eukaristian, non gure Eleizbarrutiko latinoamerikar alkarteko ordezkari zabala izan zan, On Joseba Segurak beste batzukaz bizitako fedeaz jardun eban: “Hasieran, hemendik harako eragin zana, norabidez aldatu da orain, edo, hobeto esanda, norabide bikoa da. Kristo da batera jarten dogun ondasuna”. 

On Joseba Segura ospakizuneko hainbat partaidegaz

El Día del Señor – Iglesia de San Antón (Bilbao)

Santa misa católica desde la Iglesia de San Antón (Bilbao).

Kartzela Pastoraltza eta Bidesari

Jorge Muriel Kartzela Pastoraltzako arduradunak azaldu dauanez, Bilboko Barria eraikineko lokaletan ospatu zan Kartzela Pastoraltzaren eta Bidesariren heziketa-saioan batu ziranek espiritualtasun-ibilbidea egin eben, ITXAROPENA hitzaz baliatuz”. Haren esanetan, “bizitzako tarte zail, dramatiko eta nahigabetuetan bakarrik sortzen da itxaropena. Giza aurpegia, izen eta abizenak dituan bizitza. Beste erremediorik ezean, Jainkoarengan eta arrotzarengan konfiantza jarri behar daben giza aurpegiak. Eta dana ondo joango dala uste izatean, jainko bermetik kanpo inongo berme barik, besteagazko hartu-emonak sortzen dira eta horreei esker ametsak bizi egiten dira. Itxaropena irrikatzen dauan giza aurpegiagaz aurkitzean eraldatu eta aldatu egiten dan bestea. Eta itxaropena bizi ondoren, batzuk beharrizanetik eta besteek akonpainamendutik, esker onak baino ez dau lekurik. Batzuetan irribarreagaz, besteetan irribarre barik”. 

Heziketa-saioa Kartzela Pastoraltzaren eta Bidesariren eskutik

HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizuma-aldiko erretiora

HOAC eta EKO-ACG mobimentuetako hogeta hamar lagun inguruk -tartean Gernika eta Bermeoko zortzi gonbidatu- Garizuma-aldiko ohiko otoitz-erretiroa ospatu eben. Azkenean nabarmendu ebenez, “Gernikako Mesedetakoek egindako harrera bikainari esker, erretiroa bikaina izan da”. 

Jose Mari Kortazar V. bikaritzako lurralde bikarioak lagunduta, Garizuma-aldian murgildu ziran, Ebanjelioaren eta Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren (VI. EEE) eskutik. Sarrerako otoitzaldiaren ostean, “Egun bat Jesusen bizitzan” gaiaren inguruan gogoeta egin eben. Azaldu dabenez, lagungarri izan zan “alkartean, Jainkoagaz otoitzean hartu-emona izanez eta behartsu eta gaixoak zerbitzatuz hitz egiten dauan Jesusengana hurreratzeko”. Bigarren gogoeta domekako idazkiaren ingurukoa izan zan, hau da, Jesusen antzaldaketaren ingurukoa, “bere eduki sinboliko aberatsa eta eguneroko bizitzan dauan gaurkotasuna agertzera emonez”. Hirugarren gogoetaren haritik, konpromiso txikiak jarri ebezan Garizumari eta Eukaristiaren prestaketari begira: “Kokatzen laguntzen deuskuen 4 ardatz: Hitza. Otoitza. Behartsuak eta Alkartea. Barri Ona Jesusen eskutik eguneroko bizitzara eroaten laguntzen deuskuen ardatzak”.

HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizuma-aldiko erretiroa, Gernikan

Bake Topaketa Zornotzan eta Lekeition

Bake Topaketaren IX. ekitaldiko bigarren asteburuan, ehun lagun inguru batuzan barikuz ‘Gesto’ dokumentala ikusteko Zornotza aretoan. Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioak gidatu eban saioa. Dokumentala ikusi ondoren, bertaratutakoek Maite Leanizbarrutia Gestoko kidearen lekukotasuna entzun eben. 

Bake Topaketa. Zornotza
Maite Leanizbarrutiak Geston bizi izandakoaren lekukotasuna emon eban
Alex Alonso lurralde bikarioa saioan

Zapatuz, Lekeitioko ‘Ikusgarri’ zineman emon zan ‘Gesto’ dokumentala eta umeei zuzendutako jarduerak garatu ziran. Jose Luis Iza abadea izan zan eguneko laguntzailea. 

Txangoa Sestao PBtik

Sestao Pastoral Barrutiko (PB) kristau alkarteko hainbat arlotako -eskautak, osasun pastoraltza, migrazinoak, liturgia…- 140 lagun inguruk urteroko txangoan parte hartu eben. Bueltan azaldu ebenez, “egun bikaina igaro dogu Elorrion, Berriotxoako San Balendin zaindariaren jaioterrian. Santuaren jatorriak eta herribilduko historia-arte aberastasuna ezagutzeko aukera izan dogu. Txikienak oinez joan dira Arginetako nekropolira eta jolastu eta izadiaz gozatzeko aukera izan dabe”.

Alkartasunean sakondu eben eguneko jarduera nagusian, hain zuzen be, MILA KOLORE, lekuan lekuko goiburuaren haritik ospatu eben Eukaristian.

Jornada de formación de Pastoral Penitenciaria y Bidesari