20-05-2024 Lunes, semana -
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Garizumako lehenengo berbaldia katedralean, gaur arratsaldez, gotzainaren eskutik
06.03.2023

Garizumako lehenengo berbaldia katedralean, gaur arratsaldez, gotzainaren eskutik

On Joseba Segura gotzainak eskainiko dau gaur arratsaldez Casco Viejo/Bilbo Zaharra Pastoral Barrutiko lehenengo berbaldia, "Spe salvi" (Itxaropenean salbatuak) goiburuaren haritik. Datorren astelehenez, martxoak 13, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendariak "Deus Caritas est" (Jainkoa maitasuna da) gaiari buruz hitz egingo dau eta hurrengo astelehenez, martxoak 20, alkarte penitentzia ospatuko dabe. Ekitaldi guztiak Santiago katedralean ospatuko dira, 19:00etan. 

Gainera, martxoaren 21ean, 20:00etan, Aste Santuko pregoia irakurriko da katedralean. Luis Olaortua Setien Bilboko Kofradien Ermandadeko gaur egungo presidentea da aurtengo pregoilaria. Gotzaina buru izango da ekitaldian eta 75. urteurrena ospatzen dauan Santiago Apostolua Kofradiako korneta eta danborren bandak jarriko dau musika.

Laster emongo dogu gotzaina buru dala katedralean ospatuko diran eta web honek zuzenean emongo dituan eleizkizunen ordutegien barri.