Eleizbarrutiko hainbat eremutan burutu izan da Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketa eta “ziur gagoz karta-jokoa lagungarri egoki izaten ari dala Egitasmoa ezagutzeko eta datozan urteetan bakotxari dagokion arloan VI. EEEa zehazteko eta garatzeko ekintza errealistak aukeratzeko”, adierazo dau Kerman Lopez bikario nagusiak aldi barri honen aurkezpen-oharrean.
Bikario nagusiak nabarmendu dauanez, “arlo bakotxetik bultzatutako ekintzak batzeko bidearen barri emoteko unea da, arlo guztietan osoko ikuspuntua izan daiten. Besteen barri izateak “alkarregaz bidea egitera” eroango gaitu”.
Badira alkarteak, hamaika egitekotan korapilatuta, egitasmoa nork bere egiteko eta garatzeko irakurketa 2023a hasi eta gero egitea erabaki dabenak. Sasoiz zabilze eta adore emoten deutsuegu egin daizuen. Ikusi VI. EEEaren haritik zer egiten diharduzuen, datozan kurtso bietan egiteko moduko ekintza zehatzak aukeratu eta batera jarri Bizkaiko Eleiza osoak egindako hautuari gehituz”. (BIkaritza nagusia)