21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 “Nire ospitaleko jokoa”, Gurutzetako ospitalean dagozan umeentzat
08.02.2023

“Nire ospitaleko jokoa”, Gurutzetako ospitalean dagozan umeentzat

Datorren zapatuz, Lurdeseko Andra Mariaren egunez, Gaixoaren Munduko Eguna ospatuko da. Egun horretan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean 19:00etan eta web orrialde honek zuzenean ikusteko aukera emongo dau. Egun honen inguruan, "Alkarren Barri / Comunicación" Eleizbarrutiko aldizkariaren otsaileko alean, Gurutzetan jarduten dauan arreta erlijioso eta espiritualerako zerbitzuko taldeari alkarrizketa egin jako "Nire ospitaleko jokoa" dalakoaren inguruan. 2019an sortu eben talde horretan eta orain eguneratu egin dabe Barrikuntza eta Kalitaterako Gurutzetako Ospitaleko zuzendariordetzak eskatuta. Erreportajea: hemen.

“Nire ospitaleko jokoa”, Gurutzetan ospitaleratuta eta beharrizan bereziak ebezan ume eta pertsonei eskainitako akonpainamendutik jadetsitako esperientziari esker sortu zan.

Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzuak ospitaleko profesionalen laguntza be izan eban jokoan agertzen dan makina bat galdera lantzeko. AEEZko kide dan Javier Alutizek azaldu dauanez, bitarteko hau prestatu zan gure osasun-erakundean gizatasuna hedatzeko.

“Diseinua aldaketarako”, IED Kuntsthal Bilbao dalakoak emoten dauan masterraren barruan, Martha Gutierrez ikasleari emon eutsen “Nire ospitaleko jokoa” diseinatzeko ardura. 2022ko irailaren eta abenduaren bitartean, ospitalean ikerketa burutu ondoren, jokoa barriro diseinatu dau.

Martha Gutierrez Dominikar Errepublikakoa da eta beka bati esker garatu dau “Diseinua aldaketarako” masterra. Honetan datza, bere esanetan: “produktu eta zerbitzuen diseinuan eta pertsonak lehenesteko bidean”. Hau da, produktuen ikerketa eta diseinua pertsonen beharrizanak kontuan hartuta.

Lankidetza-hitzarmena

Javier Alutiz AEEZko kideak azaldu dauanez, egitasmo hau AAEZren eta Gurutzetako ospitaleko Barrikuntza eta Kalitaterako sailaren arteko lankidetzatik sortu da. “Marthak profesionalekin, familiekin,  umeekin eta alkarteekin egin dauan azterlanari esker, joko honen aukerak aztertu dira. Eraq berean, giltza barriak aurkitu dira: jokoak berezko balio terapeutikoa dau eta ospitaleratutako umeari jenteagaz, ospitaleko profesionalakaz, hartu-emona izaten laguntzen deutso”.

Erreportajea osorik: hemen

Javier Alutiz, Fredy Martinez y Mar