“Ziortza kontzertuak” 1989an sortu zan “Eleiz Musikaren Kontzertuak’ jaialdia eta hasieratik jaso izan dau Kolegiataren ardura bere gain hartu eban zistertar alkarteko kideen laguntza. Hogeta hamar urte ingurutan, kontzertuok antzinako musikaren eta musika barroko eta klasikoaren erakustoki izan dira eta kanpoko zein bertoko artista eta taldeek jardun izan dabe bertan. Askotariko egitarauak eskaini dira: oroitzapenezkoak, monofrafikoak, errepertoriokoak…
Aurton, domekaz, goizez eta arratsaldez izango dira emonaldiak.
Irailak 9, zapatua (18:00): Toulouseko Les Sacqueboutiers.
Irailak 10, domeka (13:00): Yasuko Uyama Boubard, organoa. (18:00): La Grande Chapelle, Albert Recasens zuzendari dala.
Irailak 16, zapatua (18:00): Popitia sydera Orkestra eta Roberta Mameli sopranoa.
Irailak 17, domeka (13:00:) Daniel Oyarzabal organista. (17:00): Conductus Ensemble, Andoni Sierra zuzendari dala.