Komunikabideetarako profesionalentzat prestatutako era honetako lehenengo dekalogoa da. Eguaztenez aurkeztuko da Injineruen Kolegioaren egoitzan.
Bilboko Eleizbarrutiak eta Kazetarien Euskadiko Alkarte eta Kolegioak sustatuta, eta Euskadiko hainbat komunikabideren, hiru unibertsitateen (EHU-UPV, Mondragon eta Deustu) eta Estatuko beste hainbat aditu eta unibertsitateren parte-hartzeagaz, KOMUNIKABIDEETAN AAren ERABILERA ETIKOA SUSTATZEKO DEKALOGOA osotu da.
Hori dala-eta, Bilboko Eleizbarrutiak gizarte komunikazinoen inguruko ekitaldi bi ospatuko ditu ekainaren 5 eta 6an. Besteak beste, Adimen Artifizialean aditua dan Andrea Ciucci etorriko da Vatikanotik.
Komunikabideetan AAren erabilera etikoa sustatzeari buruzko ekitaldia https://t.co/dNzyz9Y9ZT
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) May 23, 2024
Eguazten goizeko saioan, Dekalogoa aurkeztuko da komunikabideen aurrean. Arratsaldez, Elena Auzmendi Ikaskuntza eta Eraldaketa digitalerako Deustuko Unibertsitateko errektoreordearen agurraren ostean, Kerman Lopez bikario nagusiak Andrea Ciucci hizlaria aurkeztuko dau eta honek berbaldia emongo dau. Ondoren, mahai-ingurua ospatuko da, arlo guztietan, komunikazinoaren arloan barru, egundoko nabarmentasuna dauan eta askotariko kezkak sortzen dituan gai honetan sakontzeko.
Bitarteko eta aplikazino barriak
Adimen artifizialaren bitarteko eta aplikazino barriek egundoko zirrara dabe gizartean eta orain dala gitxira arte pentsaezinak ziran aukerak eskaitzen deutsez jenteari. Ez da erraza arlo guztietan zelako eragina izango dauan aurreikustea, baina badakigu zeharkakoa, sistematikoa eta sakona izango dana giza jarduera guztietan.
Izan be, AAk datu handiakaz lan egiteko eta informazino- eta erakunde-informazinoak sistematikoki berrikusteko aukera emoten deutse eta, ondorioz, informazino barriak eskuratzea eta, edukiak aldi berean hainbat formatutan (idazkia, irudia, bideoa, e.a.) eta hizkuntzatan ekoiztea ahalbideratzen deutse. Halanda be, zañamtzak dagoz egile-eskubideen kudeaketaren, egiletzaren esleipenaren eta lan baldintzetan eta kazetaritza-lanbidearen etorkizunean izan leikezan ondorioen inguruan.
Guzti horregaitik, ezinbestekotzat jo da hainbat ikuspuntu kontuan hartuta prestatutako dekalogoa argitaratzea, lagundarri izan daiten komunikabide eta profesionalentzat, AA kazetaritza-etikatik, euskarrien argitaratze-erantzukizunetik, gardentasunetik eta eduki benetakoen eta sintetikoen arteko aldeak autortzetik ezartzeko. Saio honetan, bitarteko honeekaz eta euron bitartez sortzen diran edukiakaz kazetaritza-lanbidearen arau eta etika balioak ezartzeko bideen inguruan eztabaidan jardungo dabe.
Eguenez, ekitaldia Barrian
Ekainaren 6an, eguenez, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak eta Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako ekitaldia ospatuko da.
Andrea Ciucci Vatikanoko adituak jardungo dau Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria 4, 1. solairua), goizeko 11:00etan.