“Dar testimonio de la alegría/Pozaren testigantza” goiburuaren inguruan egingo dan batzarra goizeko 10:30etan hasiko da eta gazteek Frantzisko aita santuak deitutako ekitaldiaren haritik ze itxaropen daben azalduko dabe. Eguerdiko 12:15etan gazteakaz bat egingo dau gotzainak eta ekitaldiari amaiera emoteko Eukaristia ospatuko dabe 13:00ean.
GME 2023
Abuztuaren 1etik 6ra ospatuko da Lisboan Gazteen Munduko XXXVIII. Eguna. Hauxe da ekitaldi honetarako aukeratutako goiburua: “Maria jagi eta bizkor-bizkor mendi aldera joan zan” (Lk 1,39). Topaketagaz bat egiteko, Bilboko Eleizbarrutiak bidaia antolatu dau Portugalera, uztailaren 26an urtenda. Lehenengo, “egunak Eleizbarrutietan) (EE) deitutakoan parte hartuko dabe GMEaren bezperetan. Aurreko egun horreetan, mundu osoko gazteak Portugaleko hainbat Eleizbarrutietako parrokia alkarteetan txertatuko dira.