2025ean Eleizeak Itxaropenaren Jubileua ospatzen dihardu, Frantzisko Aita Santuak deituta. Hilabeteotan, berariazko Jubileuak egiten ari dira eta oraingoan gazteei dagokie, aste honetan, abuztuaren 3ra arte, gazteen Jubileua ospatuko da-eta.
On Joseba Segura gotzaina be gaur doa Erromara ekitaldian parte hartzeko eta Bilboko eleizbarrutiko taldeagaz izango da, esate baterako bihar -uztailak 31, San Inazio eguna-, ospatuko dan Eukaristian eta asteburuko hainbat ekitalditan.
Bilboko eleizbarrutiko 140 gazte inguruk parte hartuko dabe Jubileuan. Gazteok hainbat errealitate ordezkatzen dabe eta honako lekuetatik datoz: Areeta-Mesedetako Ama, Uribe Kosta, Bilborriaga, Abando Albia eta Autonomía Indautxu. Eleizbarrutiko abadegaiak be joango dira.
Abuztuaren 1ean, bariku arratsaldez, taldeak San Pedro plazan egingo dan bilkura jentetsuan parte hartuko dau. Plaza itxita egongo da gainerako bisitarientzat eta bertan Eukaristia ospatuko dabe 20:00etan.
Abuztuaren 2an, zapatuz, Leon XIV.a Aita Santua buru izango da Tor Vergatan egindo dan Kurutze-bidean eta domekaz, abuztuak 3, Eukaristian. Gehiago jakiteko: hemen
Egitaraua osorik: hemen.
Atzoko urteera San Mames inguruko zabaldegitik argazkitan: