“Gaur -esan eban Gozainak- bizitzaren txanpona ospatzen dogula esan daiteke: ez kurutzea bakarrik, baita aurpegia be. Ez dogu kurutzean jositakoa iragarten, gogoratzen eta begiesten bakarrik.Bere ibilbidearen amaieran, poz eta txalo artean, Jerusalemera iristen dan Jainkoaren mandataria be goratu eta ospatu egiten dogu”.
On Joseba Segura gotzainak azaldu ebanez, “fedea, batzuetan, aldapa gora jarten da eta Jesusen liburuan inor ez da handi egiten aurretik emotearen gudu gogorrean, mahai gaineak zeozer baliotsua ipintea eskatuko jakun guduan, parte hartu barik”. Ildo beretik nabarmendu ebanez, “maitasunaren guduan ona emotea eskatzen jaku. Eta maitasunean, Jesukristoren arabera, kontua ez da hainbeste jaso eta ospatzea, emotea baino; eta hauxe da beste batzukaz batera zerbait baliotsua egiteko bidea. Maitasunak arriskua dakar beragaz, batzuetan emon egiten dalako eta jaso ez. Holako zerbait gertatuko jako Kristori berari Aste Santu honetan. Horregaitik, azken unean, Jesusen Aitak agertu egin beharko dau, baliotsua dagokion lekuan jarteko eta ezer onik galtzea saihesteko. Baina hemen ez dago laburbiderik. Pazko-egunera, Getsemani eta Bariku Santuko isiltasuna zeharkatuz baino ez gara iritsiko”.
Bideari lotu
Aste Santuaren hasieran, bideari lotzeko esan eban: “Ekin deiogun ibilbideari Kristogaz, gure kantu eta gorespenak Jerusalemen harrera egin eutsenen kantu eta gorespenei gehituz, Afarian bere ondoan egonez eta Golgotara Beragaz igoz. Saiatu gaitezan uneoro bere ondoan egoten, eta eskatu daigun emote harek frutu ugari emon daiala guregan. Jarri gaitezan Kristoren atzean gure makaltasun, bildur eta kontraesanakaz, baina Berarengan uste osoa jarrita eta bere bihotz handiak sendotuta”
“Hauxe da gure fedea -esan eban azkenean-, eleizetan giltzaperatzen ez dan fedea,kalera entzutera eta gizon eta emakume guztien istorioak jasotera atara eta itxaropen-haziak ereiten dituan fedea. Kristoren eta Beronek proposatzen deuskun fedearen atzetik joan gura dogu, horixe da-eta bidelagun gura dogun fede bakarra, kurutzea ezkutatzen ez dauan fedea, bere balio eta garrantzia autortu egiten daualako, baina, aldi berean, kurutze horretan geratzea onartzen ez dauan fedea”.
Homilia eta ospakizuna osorik: