Carlos Garcia de Andoainek hilabete batzuk aurreratu dauz zuzendaritzatik urtetea. Ikasturte amaiera honetan bukatzen zan bere agintaldia Institutuan. Aurrerapenaren arrazoia zera da: ardura publiko baterako aurkezten dauela bere burua. Astelehenean kargua izten ebala iragarri eutsan gotzainari erantzunkizun biak batera eukitea egokiena ez dalakoan.
Atzo, Gotzain Kontseiluak bere eskabidea onartu eban eta Estrella Moreno Laiz izentau eban erakundearen zuzendari modura. Era horretara, aldez aurretik hartuta egoan ebatzia aurreratu baino ez zan egin.
Estrella Moreno Teologia eta Pastoraltza Institutuaren 43 urteko bizitzan zuzendaritza hartzen dauan lehenengo emakumea da.
Estrella Moreno Laizen profila
Pastoral jardueretarako liberauta dagoan laika da Estrella orain 20 urtetik hona. Esparru ugaritan eta erantzunkizun ezbardinetan egin dau lan Eleizbarrutian. Barakaldoko San Joseko eleiztarra ezkonduta dago eta bi seme daukaz.
Ekintza Katoliko Orokorreko kidea da. Institutuan laikoak hezitzeko ardureagaz egon da. Gaur egun, Teologiako doktoregoa amaitzeko prozesuan dago.