26-03-2026 Jueves, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Kultura 5 Gaur arratsaldez hasiko da Bilbao Erlejino-musika jaialdia Gizakundea eleizan
26.03.2026

Gaur arratsaldez hasiko da Bilbao Erlejino-musika jaialdia Gizakundea eleizan

Gaur arratsaldez hasita, Bilbao Erlejino-musika jaialdia ospatuko da Gizakundea eleizan, Bilboko Udalak antolatuta. Ekitaldi honetan, ibilbide luzea daben bost musika-taldek jardungo dabe bost egunez jarraian, datorren astelehenera arte, "Lurrun santuak” goiburuaren haritik.  

Antxinako musika eta erlejino-musika entzungo da kontzertuetan. Talde espezializatuen eskutik, tradizino musikal eta estilo historiko ugari aurkeztuko da.

Egitaraua:

Kontzertu guztiak 19:30etan hasiko dira. Gaur izango da lehenengo emonaldia, Accademia del Piacere taldearen eskutik. “Ekialde eta Mendebalde arteko erromantzeak” egitaraua aurkeztuko dau, hain zuzen be kulturen arteko musika bidezko hartu-emona, ahots desbardinen eta hainbat musika-tradizinotako musika-tresnen bitartez.

Bihar, martxoak 27, Près de votre oreille talde bokal eta instrumentalaren txanda izango da eta ‘viola da gamba’ musika-tresna be joko dauan Robin Pharoren zuzendaritzapean jardungo dau. William Lawes musikagile barrokoari eskainitako  “Lighten mine eies” egitaraua interpretatuko dau.

Zapatuz, martxoak 28, Ricercar Consortek “Larmes de la Vierge” erlejino-musikari lotutako proposamena interpretatuko dau. Domekaz, hilak 29, Forma Antiqva taldeak tradizino erlijiosoko musika-ondarean oinarritutako “Sancta Ovetensis” aurkeztuko dau.

Jaialdia martxoaen 30ean, astelehenez, amaituko da “Todos los perfumes del Líbano” egitaraua interpretatuko dauan I Gemelli taldearen eskutik. 

Sarreren salmenta:

Sarreren prezioa 10 eurotakoa da eta eta Arriaga antzokiko txartel-leihatilan eskuratu daitekez ohiko ordutegian, www.teatroarriaga.eus web orrialdean musika-musica.bilbao.eus. web orrialdean eta kontzertua hasi baino ordubete aurretik Gizakundea eleizan.

Gehiago jakiteko: hemen.

Iglesia de la Encarnación

Hemen argitaratuta: Kultura, Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Musika