Gizakia Fundazinoa Bilboko Eleizbarrutiak sustatutako gizarte erakundea da; gaztetxoen artean jokaera arriskutsuak ekiditearen alde egiten dau, mendetasunak dabezan pertsonei tratamentua eskaintzen deutse eta gizarte-laneratzea bilatzen dau. Ikuspuntu egokia darabil hartzaile-multzo bakotxarentzat, “osoko ikuspuntutik eta kalitatea nabarmenduz”.
Sari-emotean, “Gizakiak gure urietan drogen eta mendekotasunen arazoak gehien zigortutako auzoei eta pertsonei estu lotutako egitekoa islatzen” dauala nabarmendu dau Osasun Ministerioak. Gainera, euren esanetan, COVID-19 pandemiaren unerik txarrenetan, erakundea “moldatzeko gauza izan zan orduko egundoko erronkei erantzuteko, euren gertutasunagaitik muturreko baldintzetan jardun eben lekuko zerbitzuen erantzuteko gaitasuna agertzera emonez. Pandemia indarrean egoanean be, kalteak gitxitzeko laguntzarako dispositiboari eutsi egin eutsan eta drogak hartzen dabezan pertsonek osasun-ikuskapena eskaintzen dauan testuinguruan kontsumitzeko aukera izan eben”.