23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Jose Maria Guibert eta Galo Bilbaoren arteko solasaldia Deustun
04.06.2024

Jose Maria Guibert eta Galo Bilbaoren arteko solasaldia Deustun

Gaur arratsaldeko zazpietan hasiko dan ekitaldian aurkeztuko da Deustun Jose Maria Guiberten "La Caverna: Diarios del secuestro de un empresario vasco" liburua. Liburuan, Deustuko Unibertsitateko errektore ohiak Jesus Guibert bere aitak 1983an jasan eban bahiketaren lekukotasuna emoten dau. Ospakizun-aretoan egingo dan ekitaldian, Deustuko Unibertsitatean eta Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM) irakasle eta Bake eta Adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordeko kide dan Galo Bilbaok parte hartuko dau.

Deustuko Unibertsitateko errektore ohiak atzo aurkeztu ebanDonostiako campusean, bere aita bahitu ebenean berak, bere senide eta lagunek izan ebezan bizipenak jasoten dituan liburua. Gauza bera egingo dau gaur Bilboko campuseko ospakizun-aretoan.

Aurkezpenean, beragaz izango da Galo BilbaoBake eta Adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko kide eta aurreko arduraduna.

Galo Bilbao Maixabel Lasagaz “Emakumeak bakerako prest” 2019ko mintegian

Kontaketa

Orduko gertakariak gogora ekartea da liburuaren asmoa: “hamarkada luzetan, ETAren mehatxuak eta jazarpena jasan ebezan ehunka euskal enpresariren sufrimentua gogoratu eta aldarrikatu nahi da”.

Egileak, orain dala berrogei urte gertatutakoaren istorioa jasoten dau liburuan. Industrialari baten bahiketaren egunkaria da, semeetako batek kontatuta. Horregaz batera, “bizitzari, familiari, enpresariaren gizarte egitekoari, politikari, etikari, espiritualtasunari, parkamenari, adiskidetzeari… buruzko gogoetak” agertzen dira. 

(Izena emotea)

Jesus Guibert Azcue, Marcia Ucin enpresako gerentea 1983.eko martxoaren 21ean bahitu eben ETAtik bereizitako erakunde zan Komando Autonomo Antikapitalista taldeak Azpeitian, etxetik lanera joiala. Hamazazpi egunez euki eben giltzapean Hernio mendi magalean egoan leize-zulo estu baten. Bahiketa hau, ETA talde terroristak euskal enpresarioen aurka burutu eban jazarpen bildurgarriaren barruan kokatzen da, hamarkada luzez estortsionatu ebazan-eta enpresariak, iraultza-zerga eskatuz bere jarduera terroristari eusteko.

Egilea

Jose Maria Guibert Azpeitian jaio zan 1962an. Hogeita hamar urtez egon da Deustuko Unibertsitateari lotuta, errektore izanez 2013 eta 2023 bitartean. Kudeaketa akademikoan aritu izan da eta baita irakaskuntzan eta ikerketan be, teknologiaren kudeaketaren, etikaren, aitzindaritzaren, heziketaren eta espiritualtasunaren arloan. Doktore injineru industriala da eta lizentziaduna teologian eta jesuita 1982etik aurrera. 2023-2024 kurtsoan, Boston Collegeko Gasson Chairen egon da.

El rector con el papa