“NTONDOBE-LA BONDAD DIVINA” abesbatzak hilaren lehenendo domekaz San Anton parrokian ospatzen dan Meza afrikarrean abesten dau.
Lorenzo Engonga Ondok zuzendutako abesbatza orain dala 20 urte sortu zan. Domekero abesten eben klaretarren parrokian, San Frantziskon, bertan lanak egiten hasi ziran arte. Taldekide guztiak (15-20 lagun, abeslari eta perkusinozko instrumentuak) jatorriz Ekuatore Gineakoak dira. Bakarrik kantu erlijiosoak abesten dabez eta euren hizkuntzan, FANGeraz.