22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Portugaleteko ANTEC enpresari emon deutse Marcelo Gangoiti saria
28.01.2023

Portugaleteko ANTEC enpresari emon deutse Marcelo Gangoiti saria

Atzo Somorrostro ikastegian, Marcelo Gangoiti sariaren XXVI. ekitaldiko autorpena egin jakon Portugaleteko ANTEC enpresari, arduradunen esanetan, "barrikuntzaren alde egin dauan apustuagaitik, izan be, alderdi hori nabarmendu izan da saria emotean". Javier Laiseca ikastegiko zuzendariaren aurkezpenaren ostean, Ainara Leiba Muskizeko alkateak emon eutsan hasiera saioari.Itziar Epalza Urkiaga Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Zuzendari nagusiari alkarrizketa egin eutsan. Mikel Amundarain Industrria sailburuordeak eta Estibaliz Hernaez Teknologia, Barrikuntza eta Eraldaketa Digitalerako sailburuordeak banatu eben saria. ANTEC enpresatik Pepe Traspaderne zuzendari nagusiak eta Carmen Fernandez zuzendari administratibo-finantzairoak jaso eben autormena. Kerman Lopez bikario nagusiak berbaldian esan ebanez, "garrantzitsua da heziketa jasotea justiziara eta gizarte erantzukizunera zabaltzeko". Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusiak emon eutsan amaiera saioari. Iñaki Salvador Quintet, "Mikel Laboa gogoan" musikaz girotu eben ekitaldia.

Kerman Lopezek bere ikasketak Gasteizko Seminarioan egin ebazan Marcelo Gangoiti gogora ekarri eban: “sasoi haretan, Gasteizkoa punta-puntako seminarioa zan Europa osoan, fede-kultura hartu-emonera zabalik egoalako. Maila handiko irakasleak egozan bertan, besteak beste, On Migel Barandiaran, eta kristau mezua kulturara eroateko grina kutsatu eutsen, mezu horren hartzaile ziran pertsonen bizitzara eta lanera duintasuna eroatea ahaztu barik. On Marcelino balio horreek kutsatzeko eta balio horreek nork bere egin eta sustatzeko konpromisoa daben enpresak bidelagun izatera bultzatzeko gaitasuna izan eban”.

Bikario nagusiak aurtengo enpresa irabazlea zoriondu eban. “Hemen sortutako enpresa da eta nazinoartean zabaltzeko apustua egin, edo beharbada horrexegaitik, etxean sustraituta jarraitzen dau”.

Marcelo Gangoiti
Kerman Lopez bikario nagusia berbaldia emoten

https://www.instagram.com/p/Cn6xCMRALzS/

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1618963343326445568?s=20&t=iEVA-GfK2RsHIaCD9B4VJw

Sariaren XXVI. ekitaldia

1996tik hasita, Marcelo Gangoiti sariak autormena egiten deutse lana sortzeko apustua egiten daben gizon eta emakume enpresariei. Baita ekimen inbertsorea, ekonomia- edo ingurumen-sustapena bultzatzen dabenei be. Kontuan izaten ditu barrikuntza, gizarte erantzukizuna eta enpresak nazioarteko bihurtzea xedetzat dabenak be; hau da, azken batean, Bizkaikogizarte-ekonomiaren bizibarritzea bilatzen daben enpresei.

https://twitter.com/Ikastetxeak/status/1618934002982834179?s=20&t=MAFaQX_hdizI-_JV6YFXLA

Marcelo Gangoiti

Mungian jaiotakoa, Bizkaiko seme ospetsua da eta Euskadin, urtero, enpresa-munduan banatzen dan saririk garrantzitsuenetakoari izena emoten deutso. Ikastegitik azaldu dabenez, “Meatze-inguruko eta Ezkerraldeko herritarren gizarte garapenaz arduratu zan eta Somorrostro ikastegia herriotako biztanleen osoko heziketarako bitarteko lez itzi eban on Marcelo gogoratzen dogu sariaren bidez”. Unai Rementeria diputatu nagusiak On Marceloren eta inguruko ekonomia suspertzeko egin eban guztiaren garrantzia azpimarratu eban. 

https://twitter.com/CFSomorrostro/status/1618945754571341825?s=20&t=iEVA-GfK2RsHIaCD9B4VJw

ANTEC

1961ean sortutako ANTEC enpresa industriarako balazta elektrohidraulikoak eta elektromagnetikoak egin ebazan hasieran. 1990ean merkatuaren azterketa egin ondoren, ANTEC enpresak jarduera dibertsifikatu ebin eban elektromagnetismoan “know how” delakoa aprobetxatuz, eta haize-sorgailuentzako balazten diseinu eta ekoizpenean munduko enpresa lider bihurtuz. Saritutako enpresa honek Txina eta Brasilen bebaditu fabrikak. Bere merkataritza-sarean 50 herrialdetik gora dagoz, besteak beste, Alemania, Estatu Batuak edo India. 2006an ekin eutsak kanpoko merkatuetan ezartzeko aldiari eta harrezkero munduko haize-ekoizpenaren %80aren arduradun diran hamar konpainietatik zazpiren hornitzaile lez finkatu da. Gaur egun, ANTEC enpresan egindako miloe erdi balaztak funtzionatzen dihardue mundu osoko haize-turbinetan.

Dentro del compromiso de innovación y mejora continua de ANTEC, disponen de un centro propio de I+D+i que le permite incorporar la más moderna tecnología. Con un equipo de investigadores, la empresa apuesta por la innovación como garantía de futuro con fuertes inversiones en actividades de I+D+i.

ANTEC MAGNETS enpresak HIVOMOT eta POSEIDON europar enpresetan parte hartzen dau, motor elektriko supereroalearen prototipoak garatuz berotegi-efektuko gasen isurpena murrizteko hegazkintza komertzialean eta energia metatzeko sistemak ontzigintzan.

Epaimahaia

Marcelo Gangoiti saria banatzeko ardura dauan Epaimahaian, lau erakunde antolatzaileetako ordezkariak dagoa: SPRI, Bizkaiko Foru Aldundia, Cebek eta Somorrostro ikastegia. Sariak, gainera, EITBren eta Radio Popular/Herri Irratiaren laguntza dau.

Marcelo Gangoiti
Pepe Traspaderne e Carmen Fernandez, saria jaso ondoren