22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gizakundea eleizan ospatuko da “Bilbao Eleiz Artea” zikloa
28.03.2023

Gizakundea eleizan ospatuko da “Bilbao Eleiz Artea” zikloa

Festival BAS - Bilbao Arte Sacro jaialsiaren ekitaldi barria ospatuko da martxoaren 31tik apirilaren 4ra. Bilboko udalak antolatzen dauan jaialdiaren aurtengo ekitaldian 5 konzertu ospatuko dira Gizakundea eleizan, "Sonos mundi" (munduko soinuak) goiburuaren haritik. Kontzertu guztiak 19:30etan hasiko dira eta sarrerak Arriaga antzokiko leihatilan www.teatroarriaga.eus orrialdean eta Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan eskuratu ahal izango dira 8 euroren truke.

Bilboko Eleiz Artea” jaialdiko lehenengo emonaldia, Bilboko Koral Alkartearena izango da. Eurakaz jardungo dabe Ana Otxoa sopranoak, Beñat Egiarte tenoreak, Julen Garcia eta Juan Laboreria baritonoek eta Alberto Saez Puente piano-joleak, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean. Valentin Mª Zubiaurreren “Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia” interpretatuko dabe. Koralak Vatikanoan estreinatu barri dau lan hau eta iragarten dihardugun emonaldi honen ostean, apirilaren 1ean, zapatuz, Garain, musikagilearen jaioterrian eskainiko dabe pieza hau. 

Apirilaren 1ean, gospela izango da protagonista eta Kinddom Choir talde britainiarrak jardungo dau, Karen Gibson zuzendari dala.  Besteak beste, honeek interpretatukod sabez: “The Lord’s Prayer”, “Chases”, “Amen Medley”, “Oh Happy Day”, “Real Love”. “Blinded”, “Lovely Day”, “Amazing Grace”, “African Medley”, “Aretha Medley”, “Golden”, “SISS”, “Lean on Me extended”, “Gospel Anthem”, “Fix You”, “Wonderful World” eta “Stand By Me”.

Kingdom Choir

Apirilaren 2an, domekaz, ‘Voces Suaves’ taldeak  Heinrich Schützen XVII. gizaldiko musikagile aleman entzutetsuaren eta Johann Hermann Schein eta Samuel Scheidt bere garaikideen  eleiz musika eskainiko dau. “Trauer und Trost” (tristura eta kontsolamendua) goiburua dau kontzertuak eta bertan parte hartuko dabe Christina Boner eta Cornelia Fahrion sopranoek, Jan Thomer kontraltoak, Dan Dunkelblum eta Andres Montilla-Acurero tenoreek, Jean-Christophe Groffe baxuak, Aki Noda organo-joleak eta Vicentr Flückiger tiorba-joleak.

Apirilaren 3an, Les Elements taldeak jardungo dau. Emonaldian, Mediterraneo inguruko hainbat kultura eta sasoi agertuko da, Johël Suhubietteren zuzendaritzapean. “Mediterranée Sacrée” goiburuaren haritik, polifonia zahar eta barriak eskainiko dabez hebreeraz, arabieraz, amenieraz, latinez eta greko zaharrez. Honeen lanak interpretatuko dabez: Salomone Rossi, Tomas Luis de Victoria, Zad Moultaka, Alexandros Markeas, Llibre Vermell de Montserrat, Carlo Gesualdo eta Antonio Lotti.

Jaialdiarei amaiera emoteko, apirilaren 4an, martitzenez, Lux Kodex bertoko taldeak jardungo dau, Fernando Latorre zuzendari dala. “Canticum Canticorum” Itun Zaharreko “Abestirik Ederrena” dalakoan oinarritutako polifonia interpretatuko dabe. 

Sociedad Coral de Bilbao