Bakearen aldeko ekitaldia une bitan banatu zan. Ellacuria Fundazinoal San Migel parrokian emon eban lekukotasuna. Siriar eta Ukrainar errefuxiatuei eskaintzen deutse laguntza eta horreetako emakume bik emon eben euren lekukotasuna.Nekane Narbaiza II. bikaritzako kideak azaldu dauanez, “Zuzen-zuzenean eta irudien bitartez erakutsi deuskue euren senarrek, seme-alabek, senideek, herriek eta uriek frontean jasaten diharduen gerraren izua”. Berak azaldu dauanez, “Markos 7, 17-23 pasarteagaz otoitz egin dogu eta Jesusek, gaur, Enkarterriko eta Villaverde Haraneko emakume eta gizonen alde zer eskatzen deuskun entzun dogu. Aita Santuak dinoskunez, gure bihotza, gure interes pertsonalak aldatu daitezan eta alkarte senez pentsatu eta jokatu daigun, mundu osoko senidetasunari zabalik. Gure gizartearen eta planetaren sendakuntzan konprometitu behar dogu, mundu zuzen eta baketsuagoaren aldeko oinarriak jarriz, guztion onaren bila benetan esku-hartuz”.
Amaieran, udaletxearen inguruko parkera joan ziran “Bakearen alde otoitz egin” ekitaldia jentaurrera atarateko. Amaieran, beste ekitaldi batzuetan lez, alaitasunaren ereserkia abestu eben.