20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kenyako misinoa, Ermuan
10.03.2023

Kenyako misinoa, Ermuan

Gaur -martxoak 10, barikua-, Consuelo Pillajo eta Blanca vera monja marianitek Kaikorreko misinoan bizi daben esperientziaren barri emongo dabe Ermuan. Gaurko egunez, hainbat jardueratan parte hartuko dabe, "Abiertos al mundo / Mundura zabalik" goiburuaren haritik 75. urteurrena ospatzen diharduen Euskal Eleizbarrutietako Misinoek San Jose eguneko kanpainarako antolatu dabezan jardueretan. 

Ermuko parrokiak, Eleizbarrutietako Misinoek eta udalak bat egin dabe Kaikor-Turkana-Kenyako familien heziketaren hobekuntzan laguntzeko. “Bizitza, igaroten dan denpora ez ezik, bategiteko denpora da”, Frantzisko Aita Santuaren berbak abiapuntutzat eta oinarritzat hartuta, hainbat jarduera eta saio garatuko da egunaren inguruan. 

Goizez, Consuelo eta Blanca aurtengo misino-kanpainako “Hegoaldeko ahotsak” San Pelaio ikastetxera joango dira Kaikorreko misinoa lehen hezkuntzako neska-mutikoei ezagutzera emoteko. Esti Duran Fede-zabalkunde eta Katekesirako Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak azaldu dauanez, “han daben presentzia zertarako dan azalduko dabe eta gizadi osoak dogula mundu zuzenagoa sortzeko ardura agertu, eta horretarako bardintasuna eta duintasuna sustatu eta munduaren eragile bihurtu” behar doguzala.

Arratsaldeko bostetan, harrera egingo deutse udaletxean eta monja marianitez gainera, Mertxe Aguirre Eleizbarrutietako Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzako kidea eta Fran Izquierdo Eleizbarrutietako MIsinoetarako Gasteizko Ordezkaritzako ordezkaria izango dira taldean. 

Arratsaldeko seietan, berbaldia eskainiko dabe Lobiano jauregian eta bertaratu gura daben guztiek Kenyan egiten daben lana ezagutuko dabe eta, bide batez, gutako bakotxak eskaini geinkenaren balioaz jabetuko dira eta laguntza emoteko deia entzungo dabe.

Azkenik, 19:30etan, kristau alkarteagaz batzartuko dira Santiago Apostolua parrokian. 

Monja marianitak

Monja marianitak 2009an heldu ziran Sudan eta Etiopiaren hegoaldeagaz muga egiten dauan Kaikorreko parrokiara. Lekaime honeek beste hainbat lekutan be jarduten dabe, esate baterako, Etiopian, Ginea Bissaun, Papua Ginea Barrian, Filipinetan, Espainian, Estatu Batuetan, Mexikon, Puerto Ricon, Errepublika Dominikarrean, Venezuelan, Kolonbian, Perun, Bolivian, Txilen eta kongregazinoaren sorleku dan Ekuadorren. 

Euren misinoari leial, gazte, heldu eta umeen taldeetako hezitzaileen heziketan, akonpainamenduan eta emakumeen ahalduntzea lako kontuetan jarduten dabe aitatutako herrialde horreetan.

Hainbat herrixkatan kokatutako haurtzaindegien bidez, lurraldeko mutiko eta neskatoek errezago dabe heziketa jasotea. “Heziketa da mundua aldatzeko erabili zeinken armarik ahaltsuena”, Nelson Mandelaren berbak eurenganatu eta monja marianitek eremu hau atondu dabe babes gitxien daben pertsonentzat.

Ambas estuvieron presentes este sábado pasado en la inauguración del Archivo Interdiocesano de Misiones, en Gasteiz