Alkarrizketa “aberasgarri eta ordenatua” izateko, 90 minutuko 3 saio egingo dira. Saio bakotxean, liturgiaren alderdi jakin bat landuko da. Hasteko, pertsona batek gaiari buruzko azalpen teorikoak emongo ditu, ondoren, partaideak taldeka banatuko dira eta, azkenean, ariketa praktikoa egingo da.
Lehenengo saioa (apirilak 25), Hitzari eskainiko jako eta Carme Soto teologoak gidatuko dau.
Suesako monja hirukoiztarren alkarteak sustatuko dau bigarren saioa (maiatzak 8) eta alkartearen esku-hartzea liturgian gaiaren inguruan jardungo da.
Hirugarren saioan (ekainak 6) kantuaz jardungo dabe, Ana Berrizbeitia teologoaren gidaritzapean.
Antolatzaileen esanetan, ikastaro honen “helburua ez da liturgiako tratatu korapilatsuei heltzea, ezta domekako ohiko Eukaristiaren egitura berrikustea be. Ikastaroaren helburua, ospakizunen berariazko atalak aztertzea da, alkarteei euren sormena garatzeko bideak eskainiz eta liturgia kanonaren mugak arakatzeko”.
Saioak Barrian, ETPIaren egoitzan bertan (Plaza Barria, 4), ospatuko dira (18:30etatik 20:00etara) eta 25 euroko diru-ekarpena proposatzen da.