Beste alde batetik, kanariar bidean, 37 lagun -tartean, lau emakume ume bi, umetxo bat eta adin txikiko hainbat nerabe- hil ziran ekainaren 21ean, Kanaria Handiko kostaldetik 80 miliatara -130 kilometrotara eta Mendebaldeko Saharatik 40ra- hamabi ordutik gora salbamenduaren zain egon ondoren. Hirurogeta bat lagun joiazan ontzian, hogeta lau erreskatatu ebezan eta Saharako kostaldeko Bojador lurmuturrera itzuli. Euretako lau larri dagoz eta ospitaleratu egin behar izan dabez. ‘Bizkaia isilik’ ekimenaren eragileen esanetan, “etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatu gura doguz. Oraingoan be, salbamendua beranduegi heldu da”.
Europar Batasuneko Batzordean eta, beste maila batzuetan, legeak egin eta erabaki politikoak hartzen dabezanei arren eskatzen deutse beste behin be asilo eskariei bidezko erantzuna emon deieei eta pertsonen eskubideak eta duintasuna babestu eta errespetatu daiezan. “Eleiza lez, errealitate horren arduradun sentitzen gara, heriotza bakotxaren atzean, biziak dagozalako”.