Antolatzaileen esanetan, 2023ko lehenengo bilkura isil honetan, “itxaropena erakutsi eta mundu zuzenagoaren alde jarraitu gura dogu. Gogoan izango doguz, batez be, mugak zeharkatzeko saiakeran biktima bihurtu ziran pertsonak eta Europako hegoaldean bizi daben zoritxarraren larriagotzeaz ohartarazoko dogu”
Urtarrileko ‘Bizkaia isilik’ bilkura honetan, gaur egun gerrak jasaten dituan makina bat herri izango da gogoan: Ukraina, Etiopia, Burkina Faso, Nigeria, Afganistan, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Birmania, besteak beste. Bilkurak sustatzen dabezanen esanetan, “gatazken ondorioak negargarriak dira, batez be emakumeentzat eta euren seme-alabentzat, honeek dira-eta gehien bat desplazatu eta errefuxiatu bihurtzen diranak”.