22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Marcelo Gangoiti saria Teknia Bilbao enpresarentzat
26.01.2024

Marcelo Gangoiti saria Teknia Bilbao enpresarentzat

perteneciente a la red diocesana EBI (Elizbarrutiko Ikastetxeak) sarean dagoan Somorrostro ikastegian, Marcelo Gangoiti sariaren XXVII. ekitaldia ospatu da gaur eguerdiz eta euskal jatorriko multinazionala dan eta mugikortasun-arazoei aurre egiteko osagai metaliko eta plastikoak egiten dituan Teknia taldean dagoan Teknia Bilbao izan da sariduna. Javier Laiseca Somorrostro ikastegiko zuzendariak; Eduardo Briones Muskizeko alkarteak; Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusiak eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak parte hartu dabe sari-banaketan. Maria Rivero Balmasedako musikagile eta abeslariak girotu dau saioa.

Mikel Amundarain Industria-sailburuordeak eta Estibaliz Hernaez Teknologia, Barrikuntza eta Eraldaketa-sailburuordeak emon deutsie saria Sergio Fernandez Teknia Bilbao enpresako gerenteari eta Mercedes Tabar Teknia Bilbao eta Teknia Elorrioko Giza Baliabideetarako zuzendariari.

Alkarrizketa-solasaldia

Cistina Oyon Teknologia, Barrikuntza eta Jasangarritasunerako zuzendari SPRIn eta Jose Ignacio Hormaeche Energiaren Clusterrerako Euskal Herriko zuzendari nagusiek jardun dabe “deskarbonizazino eta trantsizino ekologikoa” alkarrizketa-solasaldian.

Marcelo Gangoiti

Kerman Lopez bikario nagusiak Marcelo Gangoiti gogoratu dau: “sentiberatasuna erakutsi eban gabeziazko sasoi hareetan inork jaramonik egiten ez eutsen beharrizanen aurrean. Euren frutuengaitik ezagutzen doguz Bizkaian nagusi zan gizarte giroa hobetzen eta eskualdeetan industria-garapenerako aukerak sortzen lagundu ebenak”. 

Kerman Lopezen esanetan, “Marcelo Gangoiti gogoratzea ez daitela atzera begiratze hutsa izan, aurrera begiratzeko bultzada baino. Izan be, sari honek bere pentsaeraren arabera, hau da, “beti aurrera eta inoiz bez, atzera!”, balio eta jokaera jakin batzuk bultzatu gura dabezan enpresak sustatu eta autortu gura ditu”.

Teknia Bilbao

1997an eskuratuta eta Abanto-Zierbenan kokatuta, orain dala 30 urtetik gora Javier Quesada Suescunek sortu eban konpainiaren bigarren instalazinoa izan zan.

Javier Laiseca Somorrostro ikastegiko zuzendaria

Teknia Bilbao enpresak 130 laguneko taldea dau eta 20 miloe eurotatik gora fakturatzen ditu. Barra-mekanizazinoa edo dekoletajea egiten dau eta esperientzia luzea eta espezializazinoa dau teknologia honetan. Ibilgailuaren alderdi askotarako osagaiak ekoizten ditu eta, orokorrean, automobil-industriako ekoizle nagusiakaz jarduten dau.

2023an, Tekniak ‘Moving Teknia 2025’, egitasmo estrategikoa aurkeztu eban datozan urteei begira, hazteko bidea eta industriako funtsezko eragile lez finkatzeko aukerak zehaztuz. Egitasmo horretan, ekonomia-helburu batzuk jarri dabez: errentagarritasuna, sektoreko joera barrietara egokitzea, jardunbideen hobekuntza, arreta jarrik ekoizpen aurreratuan, datuen kudeaketan, digitalizatzean eta jasangarritasunean. 

Marcelo Gangoiti saria

1996tik hasita, Marcelo Gangoiti sariak lana sortzearen, inbertsinoak sustatzearen, ekonomia- edo ingurumen-sustapenaren, barrikuntzaren, gizarte erantzukizunaren eta enpresen nazioartekotzearen alde egiten daben eta, bide batez, Bizkaiaren gizarte-ekonomia bultzatzen daben enpresari eta enpresak autortzen ditu.

Marcelo Gangoiti mungiarra, BIzkaiko Ospetsu da eta Euskadin urtero emoten diran sarietako bati emoten deutso izena. Sari honen bitartez, Meatza inguru eta Ezkerraldeko biztanleen giarte garapenaz arduratu zan eta Somorrostro ikastegia herriotako pertsonen osoko heziketarako bitarteko lez itzi eban gizona gogoratzen da.

SPRI, Bizkaiko Foru Aldundia, Cebek eta Somorrostro ikastegia, sariaren antolaketaz arduratzen diran lau erakundeetako ordezkariek osatu dabe epaimahaia eta EITB eta Radio Popular-Herri Irratiak be esku-hartzen dabe.

Momento de la entrega del galardón.