22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Martxoaren 8an, 8 emakumeren konpromisoaren autorpenaren VI. ekitaldia
16.02.2024

Martxoaren 8an, 8 emakumeren konpromisoaren autorpenaren VI. ekitaldia

Datorren martxoaren 8an, Bilboko Eleizbarrutiak VI. urtez jarraiaz egingo deutse autorpena 8 emakumeri Bizkaiko Eleizaren aldeko konpromisoagaitik. Oraingoan, euren eguneroko lan eta zerbitzuan, abegia eta inklusibitatea sustatzen daben emakumeak autortu gura dira. Espainiako Gotzain Batzarraren Osoko Bilkuran izango dan gotzainaren ordez, Kerman Lopez bikario nagusia izango da buru ekitaldian. Mari Puy Inzunzak (Mañaria), Maite Fernandez de Agirrek (Sodupe), Nekane Landaribarrek (Ondarroa), Susana Mallok (Jesusen Mirabea, Bilbao), Aintzane Monteverdek (Algorta), Nely Ramonek (Bilbao), Lucia Cerdak (Bilbao) eta Maria Jesus Sanzek (Galdakao), Toño Valdivieso artistak egindako oinatza jasoko dabe.

Martxoaren 8an, 8 emakumek Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko dabe Indautxuko Karmeneko Ama parrokian eguerdiko 12:30etan ospatuko dan ekitaldi instituzionalean. Eleizagaz, eta asko eta asko euren gizarte inguruagaz, konprometitutako emakumeak dira. 

Lucia Cerda, misinoei lotutakoa, ‘Los Ríos’ aldizkariaren barriemoile izan da urte luzez. Bizkaitar misiolariak Kongoko Errepublika Demokratikoan koordinatzen dituan egitasmoei laguntzen deutsen Goicouria Fundazinoko kide da. Bilbo Etxezabal etorkin eta errefuxiatuei laguntza emoten lehenengoetakoa izan zan alkartean boluntario be izan zan. 

María Puy Inzunza alkartezain da Mañarian. Bateatu zanetik parrokiari lotuta dago. Katekista, Caritaseko Pastoral Barrutiko arduradun, ekipo ministerialeko eta Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kide. Ardura dau liturgia eta ekonomia arloan, Andra Mariaren Zeruratzea parrokian. 

Nekane Landaribar begirale Ondarroako parrokian eta estu lotuta herriko gizarte bizitzari. Parrokiako abesbatzan, laguntaile hainbat urtez Bizkaia Irratian martitzenero emititzen ziran Eukaristietan. 

María Jesus Sanz nafarra Galdakaon bizi da. FRATEReko (ahalmen-urritasuna daben pertsonen Espainiako alkartea) boluntario da orain dala 30 urte hasita. Berrizko Mesedetako Misiolarien ordenako kide da laiko lez. 2021ean, Mexikoko muga zeharkatzen daben etorkinei laguntzen egon zan Hidalgo aterpetxean (Mexiko).

Nely Ramon ekuadortarra San Anton parrokia alkartean txertatuta dago, familiagaz Bilbora iritsi zanetik. San Anton parrokiako helduen erreferentzia taldeko eta ‘la Virgen del Cisne’ alkarteko kide da. Alkarte latinoamerikarrean jarduten dau eta baita ‘Bizkaia isilik’ bilkura isiletan be. 

Aintzane Monteverde Algortako ‘San Nikolas Zabalik’ alkartek presidentea. Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko ordezkari eta eskolapioen Bilboko ikastetxeko zuzendari izan zan. Parrokian batean edo bestean txertatuta, Eleizbarrutian konprometitutako emakumea da.

Susana Mallo Jesusen Mirabeak ordenako monja, madrildarra da. Erizaintza-ikasketak egin ebazan. ‘Sanaorio Bilbaino’ dalakoan bizi da alkarteak gaixoei arreta eskainiz. Gorraren pastoraltzan laguntzen dau, katedraleko ospakizunetan keinu-hizkuntzaz lagunduz.

Maite Fernandez de Agirre Sodupeko San Bizente parrokian aritzen da, liturgia eta katekesian, laikotzaren mahaian be partaide da, San Anton eguneko enkantean eta Errege-kabalgatan esku-hartzen dau. Eleizagaz konprometituta, udalagaz jarduera politikotik, mendizale-taldean eta abesbatzan. 

Zorionak martxoak 8 emakume VI. ekitaldian autorpena jasoko daben emakumeei!

Las mujeres homenajeadas este año