Maria Elordui Fede-zabalkunde eta Katekesirako I. bikaritzako arduradunaren esanetan, Bika Egunaren hasierak jolasak egin ebezan La Salle ikastetxeko jolastokian, “alkarregaz harremanetan jarri eta alkar ezagutzeko”. Ondoren egin eben Gymkanaren hari eroalea, “gidatzen gaituen izarrak bilatzea izan zan. Izan be, ezinbesteko doguz bidean argi egingo deuskuen izarrak. Gure izarraren bila jardun genduan. Zein da gure iparrizarra?
Sergio Buiza lurraldeko bikarioia izan zan buru Eukaristian eta Sestaoko pastoral moderatzaile eta parte hartu eban talde bateko kontsiliario dan Jaime Pizarrok haregaz alkar-meza emon eban. Mariaren esanetan, “ospakizun honetan, gure Iparrorratza, Jesus dala ikusi genduan eta beronek gidatzen gaituala eta zorionerako bidea aurkezten deuskula. Mundu zoriontsuagoa danontzat. Horixe izan zan eguneko mezua: Jesusen izarraren atzetik jarraitzea, zorionerako bidetik aurrera egitea da”.
Ondoren, bazkaria izan eben eta, bazkalostean, jaia, dantza eta musika, egunari amaiera bikaina emoteko. Elorduik azaldu dauanez, “egun ederra izan zan. Neska-mutilek zein begiraleok gozatu egin genduan”.