20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko ordezkarita Teologia-liburutegien biltzarrean
05.10.2023

Eleizbarrutiko ordezkarita Teologia-liburutegien biltzarrean

Europako Teologia-liburutegien 51. Biltzarra Kordobako gotzain jauregian ospatu da irailaren 30etik urriaren 4ra. Aitatutako liburutegiok www.beth.eu dalakoan alkartuta dagoz eta, aurton, Challenges of Ecclesiastical Libraries in Europe” goiburuaren haritik alkartu dira eta Jaime Lopez Eguilaz Bilboko Eleizbarrutiko liburutegiko arduradunak be parte hartu dau Espainiako Eleizaren Liburuzainen Alkarteko (www.abie.es) ordezkari lez, alkartearen oroitza-txostena aurkeztuz.

Eleizaren liburutegien hainbat herrialdetako alkarteek parte hartu dabe biltzarrean. Hain zuzen be herrialde honeetako ordezkaritzak: Frantzia, Italia, Polonia, Norvegia, Belgika, Herbehereak, Alemania, Finlandia, Suedia, Suitza, Erresuma Batua eta Irlanda, Hungaria, Urbe (Erromako Eleiz Liburutegiak) eta Espainia. Azken orduan, atxikitako azken alkarteak be, Kroaziakoak, bat egin dau.

Europako Teologia-liburutegien urteko biltzarra
Jaime Lopez Eguilaz, Bilboko Eleizbarrutiko liburutegikoa

Era berean, Ukrainako Lieveko Unibertsitate Katolikoak be parte hartu dau (bideokonferentziaz). Gerra dala-eta bizi daben egoeraren barri emon eben, BETH erakundearen diru-laguntza eskertzeaz batera. Laguntza horri esker, eta ahal daben neurrian, funts historikoak gordeten saiatzen dira eta eskura dabezan bibliografia-bitartekoen baseetara sartzea ahalbideratzen, ikasleak horreetaz baliatu daitezan. 

Europako Teologia-liburutegien urteko biltzarra
Partaideak

Batzuk eta besteek egin dabezan zaintza- eta babes-lanak batera jarteaz gainera, beste honeetan be aritu dira: herrialde desbardinetan liburutegi eta erakundeakaz gauzatzen diran lankidetzarako hitzarmenak ezagutu, Ikerketarako Liburutegien Europako Partzuergoagazko (www.cet.org) eta American Theological Librarie Association (www.atla.com) alkarteagazko lankidetzan sakondu eta Eleizaren liburutegiek alkarteak mobikortasun eta immigrazinoaren testuinguruan batzeko eta buztartzeko daben egitekoaren inguruan gogoeta egin.

Francisco Cortés, presidente y compañero de junta de ABIE, y Hanne Storm, presidenta de BETH, de la MF Norwegian School of Theology, Religion and Society, Norway y Jaime López Eguilaz, de la Biblioteca Diocesana