Zapatu goizez, Karidade eta Zuzentasunerako III-VII bikaritzetako Mahaiak antolatuta, “Ahultasunean lagun egin” Garizuma-aldiko erretiroa ospatu zan Bilboko Mariaren Birjintasuna ikastetxean. Fernando Marcos lurraldeko bikarioak gidatu eban hasierako otoitzaldia eta Eloisa Braceras Osasun Pastoraltzako kideak saioa. Caritaseko, Osasun Pastoraltzako, Kartzela Pastoraltzako, Migrazinoetarako Pastoraltzako… hainbat taldetako kideek parte hartu eben.
Barakaldon
Egun berean, zapatuz, ospatu zan Barakaldo Pastoral Barrutiko (PB) Garizuma-aldiko erretiroa Itxaropenaren Ama parrokian. Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendariak gidatu eban saioa eta Jose Alberto Guemes PBko arduradunak azkenean adierazo ebanez, lagungarri izan zan “gure bizitzan Jainkoaren oparia onartzeko, ospatzeko eta eskertzeko”. Guemesen esanetan, “batzar guztiz onuragarria izan da, PBko parrokietatik etorrita partaide izan garanok guztiz positibotzat jo dogun saioa. Adore emon deusku Pazko-aldia jarrera beraz ospatu daigun eta sinodo-seneko Eleizaren bidetik alkarregaz aurrera egin daigun Kristoren argia geure egiteko, gure bizitza behetik, gertutik, barrutik, Jainkoaren opari lez ikusteko, gauza txikiak baloratuz”.
Kulturarteko Kurutze-bidea
Zapatuz ospatu zan kulturarteko Kurutze-bidea be, Indautxuko Karmeneko Ama eleizan. Berrehun lagun inguruk parte hartu eban, “Jesusegaz bide eginez eta nekaldia gure munduan agertzera emonez”.