Hasi dira 2024ko Pazko-astean Lurralde Santura egingo dan erromesaldian parte hartzeko izenak emoten. Corpus Christi parrokiatik adierazo dabenez, ahalik eta bizkorren izena emotea komeni da, datorren kurtsoaren hasieran prestaketei ekin ahal izateko. Euren ustez, jente askok emongo dau izena datorren urteko ekitaldirako, 2023an ez dalako erromesaldirik egon. Beraz, Javier Martinez Suescunek azaldu dauanez, “bidaia egin gura dabenek ahalik eta bizkorren jarri behar dabe hartu-emonean parrokiagaz, izena berandu emon ezkero leku barik geratzea gertatu daiteke-eta. Berrogeta hamalau legu dagoz eta hainbat lagunek emon dau izena”.
Gehiago jakiteko, ibilbidea, bideoak… ikusteko: esteka
Izena emoteko, Corpus Chisti parrokiagaz hartu-emonean jarri (Poza Lizenziatua, 50. Bilbao), 94 441 18 99 telefonoaren bitartez.