Jardunaldia, aurton “Lotu bideari, ez gehiago itxaron” goiburuaren haritik ospatu dan Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Egunean eta Sorterriko Bokazinoen Egunean izan zan.
Gotzainak gure inguruko gizarte eta pastoral errealidadeari baikortasunez begiratzeko esan eutsen, “Artzain Onak begiratzen eban lez”. Dei egin eutsen, gainera, Eukaristia sakontasun eta bizitasunez ospatu daien, “Jaunaren maitasunaren grazia eta oroimen” dalako.
Hiru abadegaiek akolito-ministerioa hartu eben eleizkizunaren aurretik, bokazinoen aldeko otoitzaldia egin zan Sakramentu Guztiz Santuaren aurrean, Eleizbarrutiko Seminarioko kaperan. David Garrido eta Mario Fernandezek gidatu eben otoitzaldian jente askok parte hartu eban eta otoitz-giro egokia sortu zan.