22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Danak barne hartzen dituan kartela kurtsoaren hasiera iragarteko
30.06.2023

Danak barne hartzen dituan kartela kurtsoaren hasiera iragarteko

Bilboko Eleizbarrutiak Markinan emongo deutso hasiera 2023-24 kurtsoari datorren irailaren 30ean. Biharamunean, urriaren 1ean, Caritasen eta parrokia alkarteen aldeko baterako diru-batzea egingo da. Gaur aurkezten da jentaurrean kurtsoaren hasiera iragarten dauan eta udazkenetik aurrera Egitasmoari lotutako irudi lez erabiliko dan kartela. Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren azken batzarrean onartu zanez, Eleizbarrutiaren bide-orriaren barruan garatu daitezan ekintzek ikuspuntu jakin bat izango dabe alkarteetan: abegia eta barne hartzea. Bizkaiko eleiz errealitate bakotxak bere lehentasunak nabarmendu ditu datozan urteei begira, eta orain, ahal dan neurrian, begirada honegaz zeharkatuko dira guztiak.

Erreka Multimediako Fran Sanzek egin dauan kartelean, alkarri lotuta dagozan pertsonek osatzen daben eta, aldi berean, beste batzuk be sartu daitezan zabalik dagoan zirkulua ikusi daiteke. Atzea emoten dagoz, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren irudiari, koloretako arrosa-leihoari, begiratuz. Pertsonak zuri-baltzez dagoz eta aniztasun handia, Bizkaiko Eleizaren mila koloreak erakusten dabez. Zuri-baltzez dagozan pertsona horeek, ‘la fuerza del testimonio – lekuan lekuko’ logoak eta goiburuak zabaltzen dabezan askotariko kolorez tindatu gura dabe.

Alkarte abegitsu eta barneratzaileak

Kurtso hasierako irudiak, hainbat pertsonen bidez irudikatuta, Bizlaiko Eleizan dagozan askotariko karismak, egoteko eta izateko erak nabarmentzen ditu. Kartelean agertzen dan batek, Bizkaiko Caritasen petoa daroa, monja da bestea, edo eskaut neskatoa, kurutzea tatuatuta daroan mutila, edo itsua bere txakur gidariagaz, edo txanoan hasierarko kristauen arrainaren sinboloa dauan motxiladuna, edo pertsona nagusia txapelagaz, edo ahalmen-urritasuna dauan lagun bat… Bilboko Eleizbarrutiko alkarteen errealitateetako batzuk irudikatu gura dituan irudia da. Pertsonak alkarri lotuta dagoz, amai bako besarkadan eta jarrera hori dei da eurakaz bat egin gura daben guztientzat.

Ekaineko EPK
Ekainean ospatutako Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluan datorren kurtsorako ikuspuntu-begirada zehaztu zan: alkarte abegitsu eta barneratzaileak.

Egitasmorako Batzorde Teknikotik azaldu dabenez,Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva’ “ikuspuntua sustatu gura dau Eleizbarrutiak datorren kurtsoan. Begirada horrek bultzada izan gura dau bategitean, ‘bagara’ horretan, bakarkako eta alkarteko bihurtzean sakondu daigun. Ez jako ezer barririk gehitu gura dagoeneko eleiz errealitateetan programatuta dagoanari. Ahal dan neurrian, lekuan lekuko ekintzak margo honegaz pintatzea da helburua”. Horretarako, datorren pastoral ekiturtean, kontu hau lantzeko lagungarri izan daitekezan eta pandemia aldian garatu zan aurreko kanpaina baten aitatu ziran lagungarriak aurkeztuko dira. 

Gogoetarako lagungarriak

Eleizbarrutiak alkarte abegitsuei buruzko kanpaina jarri eban martxan 2021-22 kurtsoan, alderdi honen inguruan gogoeta egiteko eta alderdi hau bizitzara eroateko.

https://www.youtube.com/watch?v=l7uSPNsaLcE
Caritas Bizkaia
https://www.youtube.com/watch?v=Nx1S-Cy3dlA
El sociólogo Imanol Zubero, sobre comunidades acogedoras
https://www.youtube.com/watch?v=TlltQzVvMcs&t=143s
Bilboko gotzaina ‘Fratelli tutti’ agiriari buruz
https://www.youtube.com/watch?v=lMc4q9mhCdI
Mahai-ingurua ‘alkarte abegitsuei’ buruz.
Cartel inicio de curso