22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Kultura 5 Biblia mutua?
20.01.2023

Biblia mutua?

Datorren domekaz, Eleizak Jainkoaren Hitzaren Domeka ospatuko dau. Frantzisko Aita Santua Motu Propio Aperui Illis dalakoaz baliatu zan 2019an "urteko domeka bat Jainkoaren Hitzari eskaintzeko, Jainkoaren eta bere herriaren arteko etenbako alkarrizketa horretatik datorren aberastasun agortezina ulertzeko". Biblia mutua esaten jako, Jainkoaren Hitza irakurten ez ekienei hurreratzeko erabilten zalako, honeek be Bibliako edukia ezagutu egien, grabatuen bidez pasarteak aztertuz. 

Jaime Lopez Egilaz Derion dagoan Eleizbarrutiko Liburutegiko arduradunak “Alkarren Barri / Comunicación” aldizkarian hilero dauan sailean azaldu dauanez, “Idazki Santuek gurre fedeak ezinbesteko dauan elikagaia jasoten dabe; dei dira Barri Ona indartsu zabaldu daigun, horren behar gorria dauan gizartean”. Eleizbarrutiko Liburutegian, Idazteunari eskainitako sailean, Biblien bilduma handia dago, ugarienetakoa: “Bibliak askotariko formatu eta hizkuntzatan, hainbat gizalditakoak, komentario bibliko asko, azterlan exegetikoak, pastoralak, moralak, e.a., guztiak be Jainkoaren Hitzak garai eta leku guztietako Kristoren jarraitzaileen bizitzan dauan garrantziaren adierazle”.

Ale honeen artean, bada bat benetar eder eta bitxia, Egilazen esanetan, hain zuzen be, “Biblia mutua” deitutakoa. Liburuaren bizkarrean agertzen dan lez, hauxe da bere izenburua:

Historiae celebriores Veteris Testamenti [-Novi Testamenti], iconibus representatae et ad excitandas bonas meditationes selectis epigrammatibus exornatae/in lucem datae a Christophoro Weigelio. -Noribergae: s.n., 1712

Biblia mutua

Biblia honetan, Itun Zaharreko pasarteen (151 orri) eta Itun Barrikoen (108 orri) grabatu ederrak jasoten dira. Ale hau Nurembergen argitaratu eban Christoph Wigel “Zaharak” (1654-1725), ospe handiko editore, grabatzaile eta arte-merkatari alemanak.Jan eta Caspar Luyken aita-semeek (1672-1708) egin ebezan grabatuak. Artista nederlandar honeek liburu erlijiosoak eta bokazino-liburuak irudiz hornitzen ebezan grabatuak eginez. Oinetan, testu azaltzaileak agertzen dira latinez eta alemanez.

Uno de los grabados de la Biblia Muda