Goizean, Ondarroako Arrantza Eskola barria inauguratu da eta ekitaldian izan dira, besteak beste, Joseba Segura Bilboko gotzaina; Jose Mari Kortazar lurraldeko bikarioa; Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusia, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako sailburuordea; Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea eta Bittor San Millan eskolako zuendaria. Eleizbarrutiko ikastetxe hau, San Inazio kaleaneukan egoitzatik Txomin Agirre ikastola izan zanaren eraikinera lekualdatu da, hain zuzen be, Kamiñazpi auzora. Ekitaldiaren amaieran, 'Kantatze' abesbatzak jardun dau, itsasoari eta Antiguako Ama Birjinari eskainitako hainbat kanta abestuz.
Ondarroako Antiguako Ama Arrantza Eskola Txomin Agirre ikastolaren lokaletan kokatuko da. Bilboko gotzainak, berbaldiaren hasieran, gogoan izan ditu Ondarroako abade eta idazlea eta arrantzaleek bihotzez gurtzen daben Antiguako Ama Birjina.
Izen bat,Txomin Agirre abade eta idazle handiarena. Izana, berton egondako ikastolarena. Beste izen bat, `Antiguako Ama´ Andra Maria, arrantzaleak agur edo salbea esaten eutsiena. Izana, arrantza eskolearena, mariñelen munduarena.
On Pedro Arakama errektorea izan zan lehenengo Arrantza Eskolaren bultzatzaileetako bat orain dala hamarkada asko. Orduan, gaur lez, funtsezkoa izan zan Eleizaren eta herriko beste hainbat herri erakunderen arteko alkarlana.Horixe nabarmendu dau On Joseba Segura gotzainak: “Gaur be alkarregaz bota doguz sareak. Eleizatik, giza eta profesional arloan ondo presatutako pertsonak ezinbesteko dituan arlo honen aldeko konpromisoari eutsi gura deutsagu”.
Instalazino barriak
Arrantza eskola barria -jolastokiak kanpoan itzita 2.500 metro karratu baino gehiago dauka- Lea Artibai eskualdeko heziketa-eskaintza zabaldu eta hobetu egingo dauan, heziketa-aitzindaritza bere gain hartuko dauan eta une garrantzitsu honetan, itsas-arrantza arloa sustatuko dauan egitasmo barritzaile bihurtuko da. Izan be, Bittor San Millan zuzendariak esan dauanez, “gaur egun arlo honetan beharginen eskaria handia da eta ez dago hori asetzeko erreleborik”. Eta guzti hori, zuzendariaren esanetan, “Ondarroako portua Kantauri itsasoko ertzeko arrantza-porturik garrantzitsuenetakoa” dala.
Unai Rementeria diputatu nagusiak Eleizbarrutiak hainbat ikastetxetan egitasmo barriak sustatzeko egiten diharduan apustuaren garrantzia nabarmendu dau.
Gradu Ertaineko ziklo barria
Arrantza Eskola barriak Gradu Ertaineko zilko barria eskainiko dau Nabigazino eta Itsasertzeko Arrantzan, eta hori gainerako heziketa-eskaintzari gehituko jako: Gradu Ertaina Ontzi-mekanikan, Goi Gradua itsas zabaleko ontziburu izateko eta Goi Gradua Makinetan eta hainbat ziurtagiri profesional. Ikastaroen artean, bestak beste, urpean igeri egitea sakonera txikiko lekuetan, Ondarruko portuan bertan emongo dana, itsas-arrantza heziketa osatzeko. Gainera Ethazi metodologia barritzailea jarriko da martxan eskolan eta ikasleek erronka eta egitasmoen bidez jardungo dabe eta euren ikaskuntza praktiko eta dinamikoagoa izango da.
Simulazino-pantailak
Gainera, azken urtean, lanak egin dabez “inguru barrian instalazinorik eta ekipamendurik onenak izateko”. Esatebaterako, eaikina barritu eta domotizatu egin da eta teknologiarik aureratuena jarri simulazinoan, nagigazino eta arrantzan zein makina eta kontrol elektrikoan.
Eskolan arrantzan espezializatutako hotz industrialerako tailerrak be badagoz, bakarrak eta eredugarriak eskualde osoan, motor eta mekanizatu tailerrak eta maila profesinaleko soldadurarako tresna eta instalazinoak. San Millanen esanetan, “itsasontzian, askotariko zikloetako profesionalek danetik ikasten dabe eta horregaitik dira hain preziatuak, itsasoan zein lurrean”. Hain zuzen be, sektore honetako urtenbide profesionalak ugariak dira ez dago langabeziarik. “Ikasleek, aste gitxiren buruan aurkitzen dabe lana”.
Datozan hilabteetan, Arrantza Eskolak instalazino fotovoltaikoa izango dau teilatuan eta honek argindarrez hornituko dau eraikin osoa, jasangarriago eginez.
Usamos cookies en nuestro sitio web para brindarle la experiencia más relevante recordando sus preferencias y visitas repetidas. Al hacer clic en "Aceptar, acepta el uso de todas las cookies. Sin embargo, puede visitar "Ajustes de Cookies" para proporcionar un consentimiento controlado.
Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia mientras navega por el sitio web. De estas, las cookies que se clasifican como necesarias se almacenan en su navegador, ya que son esenciales para el funcionamiento de las funcionalidades básicas del sitio web. También utilizamos cookies de terceros que nos ayudan a analizar y comprender cómo utiliza este sitio web. Estas cookies se almacenarán en su navegador solo con su consentimiento. También tiene la opción de optar por no recibir estas cookies. Pero la exclusión voluntaria de algunas de estas cookies puede afectar su experiencia de navegación.