Zurbirrintzi Eskaut Taldea Zurbaraneko taldea da. Zortzi eta hamazortzi urte bitarteko ume eta gazteen aisialdiko heziketaz arduratzen dira. Arduradunek azaldu dabenez, “horretarako eskaut metodologia darabilgu hainbat jardueratan, esate baterako: txangoak, lan-kanpamentuak, pazkoak, kanpamentuak, umeentzako jardunaldiak, e.a.”.
Eleizbarrutiko 2.500 gazte baino gehiago kanpamentuetan
Ekainaren azken asteetan eta uztailean egiten ari dan hainbat kanpamenturi gehitzen jako Zubirrintzi Eskaut taldeak ospatuko dauan hau. Eleizbarrutiko parrokiek eta mobimentuek antolatutako kanpamentuetan, 8 eta 19 urte bitarteko 2.500 lagun inguru eta begiraleak batzen dira eta askotariko jarduerak egiten dabez.
GME
Aurton, gainera, hitzordu garrantzitsua dago abuztuan, hain zuzen be, Frantzisko Aita Santuak deitutako Gazteen Munduko Eguna (GME). Eleizbarrutiko hainbat errealitatetako 16 eta 35 urte bitarteko m250 lagun inguruk, euren laguntzaileek eta gotzainak parte hartuko dabe topaketan. Batzuk uztailaren 26an joango dira Portugaleta eta beste batzuk 31an. Abuztuaren 6an amaituko da ekitaldia guztientzat, Frantzisko Aita Santua buru dala ospatuko dan otoitz bijiliagaz eta bialketaren ospakizunagaz.