22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 500 lagun inguru batuko da Markinan kurtsoari hasiera emoteko
27.09.2023

500 lagun inguru batuko da Markinan kurtsoari hasiera emoteko

Datorren zapatuz, irailak 30, Bilboko Eleizbarrutian kurtsoari hasiera emoteko egiten dan 'Goazen!' ekitaldia ospatuko da. Aurtengo barritasunik handiena, lehenengo aldiz uriburutik kanpo ospatuko dala izango da. Markina-Zemeinko Igokundearen Andra Mari eleizan izango da jarduera eta 500 lagunetik gora batuko dala aurreikusten da. Gehienak, lurraldeetatik (bikaritzak) atarako diran autobusetan joango daia. Ez da ezustekoren bat edo beste faltako goizeko 11:00etatik aurrera Euskadiko eleizarik handienetakoan egingo dan ekitaldian. Ekitaldi nagusi horretan Juanjo Elezkano abade eta abeslariak jardungo dau, besteak beste, eta ondoren bisita gidatuak egingo dira Markina-Xemeinen. 

Eleizbarrutian kurtsoari hasiera emoteko egiten dan ekitaldia, Euskadiko herririk entzutetsuenetako baten egingo da, 500 lagun inguru bertan dala. Lea-Artibaiko udalerriak, zesta-puntaren sorleku, Donejakue Bideko etapa garrantzitsu danak, erdi aroko gune historikoa dau eta zenbait eraikin esanguratsu be badau. Datorren zapatuko ekitaldi nagusia hartuko dauan Igokundeko Andra Mari eleiza da horreetako bat. Euskadiko eleizarik handienetakoa da.

Xemeingo eleiza
Xemeingo eleizaren barrualdea

Ekitaldi nagusia eleizan

Goizeko 10:30etan helduko dira autobusak eleizaren ondoan dagoan parkingera. Orduan, kafe bategaz egingo jako ondo etorria jenteari, Lapiko Catering, gizarteratze enpresaren eskutik, Lea-Artibai ikastetxea eskola tekniko kooperatiboko arkupeetan.

Goizeko 11:00etan emongo deutse hasiera ekitaldi nagusiari eleizan, Eleizbarrutiak dituen irratien zuzendari dan Javi Onaindiak eta Araitz Peña Mungiako Txispeleta eskaut taldekoak aurkeztuta. On Joseba Segura Bilboko gotzainak Eleizbarrutiaren lehentasun eta erronka nagusiak aurkeztuko ditu eta Juanjo Elezkano abade eta abeslariak kantatu egingo dau.

Ibilbideak udalerrian

Eleizako ekitaldia amaituta, ordu bata inguruan, partaideek udalerria ezagutu ahal izango dabe beren-beregi egun horretarako prestatu dian ibilbide gidatuen bidez. Arretxubagako ermita, karmeldarren eleiza eta Xemeingo eleiza bera -ekitaldi nagusia egingo da bertan- leku esanguratsuak dira eta hobeto ezagutzeko aukera izango da. Horreekaz batera, pilotaren unibertsitatea eta gune historikoa.

Jardunaldiari amaiera emoteko, hamaiketakoa egingo dabe Elizbarrutiko Ikastetxeak (EBI) sarean dagoan eta Berrizko Mesedetako Misiolariena dan  Berakruz ikastolako jolastokian, 13:45etan. Ehun urtetik gora dituan ikastetxe honetan bere historiari buruzko erakusketa dago jarrita, hain zuzen be, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak (AHEB-BEHA) mendeurrenerako prestatuta. Erakusketa hori eta ikastolaren ondoan dagoan Mesedetako Ama eleiza be -XVIII.ekoa- bisitatu ahal izango dira.

Goazen 2023
Mesedetako Ama eleiza, Berakruz ikastolaren ondoan

Caritasen eta parrokien aldeko eguna

Domekaz, urriak 1, Bizkaiko parrokia guztietan emongo jako hasiera kurtsoari, “Bagara. Comunidades acogedoras e inclusivas” goiburuaren haritik. Egun horretan eleizetan batu daiten dirua Caritas Bizkaia erakundearen eta parrokien esku itziko da. 

El párroco, José Luis Iza, en la iglesia de Xemein con Clara Arza y Manu Moreno, miembros de la Comisión técnica del Plan