‘Jazotakoa jaso’ bideoklipen lehiaketaren VII. ekitaldiko sari-banaketa
Barikuz ospatu zan, Bermeon:
Juanjo Elezkanoren “Txori kantari” diskoaren aurkezpena, Gernikan
Juanjo Elezkano abade, musikagile eta abeslariak bere disko barria Eleizbarrutiko hainbat lekutan aurkezten dihardu. Barikuz, Gernikako Elai alai aretoan izan zan.
EBI sareko ikastetxeek hamabi sari lortu dabez First Lego League lehiaketan
Zapatuz, First Lego League lehiaketa ospatu zan. Robotika, zientzia eta teknologia buztartzen dituan nazinoarteko egitarau hezigarri hau kirol txapelketa erara ospatzen da, XXI. gizaldiko trebetasunak sustatuz. EBI sareko Eleizbarrutiko ikastetxe batzuk saritu ebezan ekitaldian. Hain zuzen be, 12 sari lortu ebezan Donostia, Bilbao, Gasteiz eta Arrasaten ospatutako Euskadiko ekitaldian. Saritutako batzuk martxoaren 16an Alacanten ospatuko dan estatuko finalera joango dira. Honeek dira sarituak:
Sagrado Corazón Ikastetxea: 2. saria lehiaketan (estatuko finalera) #bermibotsupernova eta 1. saria robotaren jokaeran. #bermibotpolaris
San Fidel Ikastola: Saria entrenatzailerik onenari; robotaren jokaera; saria balioei eta 2. saria First Lego Leaguen (estatuko finalera).
Begoñazpi Ikastola: Tree-Style: lehiaketako 1. saria (estatuko finalera) eta Vibramusic: saria egitasmo barritzaileari.
Berakruz Ikastola: 2. saria lehiaketan (estatuko finalera) eta 2. saria egitasmo barritzaileari.
San Felix Ikastola: 1. saria egitasmo barritzaileari eta 1. saria balioetan.
Mundu mailan heziketa-erreferentzia dan eskola-lehiaketa honetan parte hartuko daben 57 ikastetxetatik zortzi EBI sareko Eleizbarrutiko ikastetxe izango dira: Artxandape Ikastola (Bilbao), Avellaneda Ikastetxea (Sodupe), Bera Kruz Ikastola (Markina), Begoñazpi Ikastola (Bilbao), San Juan Ikastetxea (Muskiz), Sagrado Corazón Ikastetxea (Bermeo), San Felix Ikastola (Ortuella) eta San Fidel Ikastola (Gernika).
Garizuma-aldiko berbaldia Elorrion, Amaia Modregoren eskutik
“Alkartea, Erreinuaren hazi” goiburuaren haritik ospatuko da Garizuma-aldiko berbaldia, barikuz Elorrion, Amaia Modrego Berrizko Mesedetako Misiolaria hizlari dala.
HOAC Bizkaia eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu dabe.
Zapatuz izan zan Zorrotzan, Guillermo Rovirosa eta Pilar Bellosilloren inguruan, Berrogei lagun inguruk parte hartu eban. Maite Valdivieso Langile Pastoraltzarako Bilboko Eleizbarrutiko arduradun eta heziketarako laguntzaile HOAC mobimentuko batzorde iraunkorrean eta Marimar Gonzalez konpromisorako estatuko HOACeko arduradunak jardun eben laguntzaile lanetan.
Heziketa-saioa Aste Santuan Pazkoetan parte hartuko daben begiraleentzat
Zapatuz ospatu zan, Barrian
Heziketa eta espiritualtasunerako saioa Ipar inguruko kulturarteko taldeentzat
Zapatuz, Logroñon, gure Eleizbarrutiko taldeen partaidetzagaz, Laudato si. Eraiki daigun danon etxea gaiari buruz.
Garizuma-aldiko batzar-baraua Sestao PBan
“Gerra. sasoi guztietako kurutzea” goiburuaren haritik eta Galo Bilbaok lagunduta, kristau alkarteko hainbat lagunek gogoeta egin eban zapatuz gerrak gizadiaren historiara dakarren bidegabekeria eta sufrimentuari buruz. Frantzisko Aita Santuaren otoitzak argituta, errealitate horren irakurketa sinisteduna egin eben. Amaitzeko, salda eta ogia hartu ebezan Garizuma-aldiako barau eta alkartasunezko zeinu lez.
Jasotako diru-laguntzak Nazinoarteko Caritas-Gaza dalakoaren esku itziko dira.
Bizkaiko Gazteria Langile Kristaua (JOC), Madrilen ospatutako batzarrean
Asteburuan, JOC Bizkaia mogimentuko hainbat gaztek Alkartuko gara? Banandu egiten daben mezuak, eraiki egiten daben alakartzeak kanpainaren amaierako ekitaldian parte hartu dau, Estatuko beste 300 gaztegaz batera.
Mons. Jose Cobo Madrileko kardinalak dei egin eutsen militanteei “hartu-emonerako eta alkartzerako eremuak” eratzen jarraitu daien. “Pertona eta alkartzeen bidegurutze” dan Eleizbarrutian ondo etorria egin ondoren, esker ona adierazo eutsen kanpainagaitik eta zubiak eta topaguneak eraikitzera bultzatu ebazan. Coboren esanetan, “kanpaina honek ez dau azkenik eta hemen zerbait barria hasi daiteke”, izan be, “gizarteak, beste ezer baino lehen, eremu desbardinak behar ditu eta errealitatea eraldatzeko prest dagozan pertsonak; beharbada ez bitarteko askogaz, baina, JOCen dakizuenez, pikotx eta palaz aritu eta euri finaren antzera, eragiteko gauza diranak”.
Afrikar alkartearen Eukaristia
Atzo -domeka- Bilboko San Anton parrokian ospatu zan, Agustin Dieumerci buru zala. Juan Reyero diakonoak be parte hartu eban.
Omenaldia Iñaki Cornejo Iñarrituri
Ekainetik hasita, Gallartako Ekoetxeako entzunaretoak 2021ean, 57 urte ebazala hil zan Iñaki Cornejo Iñarritu Gatz eta Argi komunitateko kidearen izena daroa. Bateo-aurreko saioez arduratzen dan taldeko, Gallartako parrokia batzordeko eta Meatzaldea PBko batzordeko kide izan zan.
Cornejok jaio eta hilabete gitxira galdu eban ikusmena eta biziki saiatu zan bere ikusmen-urritasunak “bizimodu ahalik eta normalizatuena izatea” galarazo ez eion, horretarako moldeak hautsiz. Fisioterapeuta lez hezi zan eta lan horretan jardun eban hogeta hamar urte ingurutan Gurutzetako ospitalean.
Gizon konprometitua Bizkaian -batez be Meatzaldean-, gizarte eta kultur ekimenetan, boluntario izan zan museoan larogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik. 2006an, Meatzaritzaren Museo Fundazinoko patrono izendatu eben eta 2009tik hasita, Fundazinoko presidenteorde eta Meatza Museoa Kultur Alkarteko presidenteorde izan zan. Erakunde bi honeen ahaleginari esker, Abanto-Zierbenako udalbatzak aho batez onartu dau mozinoa, Gallartako Meatzaldea Ekoetxeko entzunaretoak Iñaki Cornejo Iñarrituren izena izan daian.
Banatu