Ekainaren 9an ospatu zan Berrizko Mesedetako Misiolarien (BMM) XVII. Kapitulu Nagusiaren hasierako ekitaldia. Afrikako, Txina-Taiwaneko, Estatu Batuetako, Filipinetako, Japoniako, Mexiko-Erdialdeko Amerikako, Mikronesiako eta Hego Amerikako ordezkariak batu ziran eta parte hartu eben dantza eta kantu tradizionalez girotutako Eukaristian.
XVII. Kapitulu Nagusiaren hasiera biharamunean, ekainaren 10ean izan zan, ama fundatzailearen etxean. Gorostolak, bere berbaldian, dei egin eutsen partaideei “alkarregaz bide egitera, hemen, BMM karismari lotzen gaituan Berrizko etxe honetan”.
Ama fundatzailearen arrastoaren atzetik
Aurreko Kapitulu Nagusia 2018an ospatu zan eta harrezkero orain karguan berretsi daben Lourdes Gorostola arduratu da koordinazinoaz.
Margarita Lopez Maturana dohatsuak sortu eban Berrizko Mesedetako Misiolarien ordena. Lourdes Gorostolak honan egin berba hari buruz: “Orain dala 100 urte, etxe honetan eraldaketaren hazia erneten ari zala, Ama Margaritak hauxe inoan: ‘Alkartea, argizari biguna lez dago, edozetarako prest’. Guri buruz gauza bera esatea gurako neuke”.