22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Kartzela 5 Bidesari, 28 urte presoen ondoan
13.12.2022

Bidesari, 28 urte presoen ondoan

Bilboko Kartzela Pastoraltzatik sortu zan Bidesari erakundeak bere 38. urteurrena ospatu eban atzo. Ekitaldian, presoak eta askotariko egitasmoetan lagun egiten deutsien boluntarioak batu ziran, besteak beste. "Bigarren aukerak, eta hirugarrenak eta laugarrenak... emon daitekezala uste dogu", entzun zan atzo baten baino gehiagoren ahotan. Eta Alain Arteagabeitiaren ahotan eragin eben egundoko txalo-zaparrada. Berrogeta hiru urteko mutil honek esklerosi anizkoitza dau eta besteei lagundu egin behar deutsela sentitu eban, "2019an linfoma diagnostikatu eustenean. Orduan erabagi neban neure burua indarbarritzea ez zala nahiko. Itzuli egin behar dot egunero behar dodan laguntza guztia eta nire inguruan dagozanei bizimodu hobea emoten saiatu". Asmo horregaz sartu zan egun batean kartzelara bere lekukotasuna emotera.

Como es costumbre en Bidesari por estas fechas, ayer celebraron el encuentro-aniversario anual. Fue una oportunidad para compartir informaciones, exponer nuevos proyectos y sobre todo, para agradecer la “presencia acumulada que se crea con tantos momentos dedicados, ofrecidos para que la vida de las personas privadas de libertad tengan otra oportunidad“. Así lo manifestó Carlos Bargos, director de Caritas Bizkaia, desde la Junta Directiva.

Bidesariren 38. urteurrena
Carlos Bargos eta Marian Garcia Bidesariko zuzendariala entidad

Egitasmo barriak

Marian Garcia Bidesariko zuzendariak iaz garatutako egitasmo eta jardueren errepasoa egin eban. Bere esanetan, pandemiak baldintzatutako ekintzak izan ziran, baina kontrako egoera horrek ez eban galarazo akonpainamendurako egitarauen garapena kartzelan bertan eta kartzelatik kanpo.

Aurten martxan jarri diran egitasmo bi be aurkeztu ziran: Ibiltzen eta Mugituz. Mugituz egitasmoaren xedea, presoek “kartzela eta gizartea lotuko dabezan zubiak” izatea da. Kanpoan dagozan pertsonakaz hartu-emona izatea ahalbideratzen jake, ezinbesteko gestinoak burutzeko edo eguneko urteerak egiteko “alkartean askotariko gaitasunak garatu ahal izateko”. Helburu bi horreek lortu gura dira, besteak beste, egitarau honegaz. Ibiltzen egitarauak, bere aldetik, egonaldi ertainerako egoitza-zerbitzua eskaintzen dau. Erakundeak pisu bi ditu bosna lekugaz eta baimenetarako beste bigaz. Bidesarik laguntza emoten dau egonaldi horreetan, kartselatik atara diran pertsonei burujabe izaten lagunduz.

Alain Arteagabeitiaren lekukotasuna

Jorge Muriel Kartzela Pastoraltzako kideak Alain ezagutu eban eta “bere burua behar ebanerako eskaini eutsanez”, kartzelan egozanei lekukotasuna emoteko eskatu eutsan. Benetan, bere bizitzaren inguruko kontaketa eredugarri eta adore emoile da entzuten dauan edonorentzat. Bere hitzek entzuleak argitu eta mututu egin ebazan, Hobetzea, itxaropena, bigarren aukerak eta, batez be, lagun hurkoarenganako maitasuna aitatu ebazan.

Alain Arteagabeitiaren lekukotzaren une bat. Kartzela Pastoraltzako Jorge Muriel, beragaz argazkian