Barriak
Etiquetado como: Artea
Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) gazteek hasi dabe kurtsoa
Datorren zapatuz, irailak 27, Goazen! kurtso hasierako ekitaldia ospatuko da Elorrion eta egun berean, arratsaldez, EKO-ACG mobimentuko gazteek kurtso hasierako ekitaldia ospatuko dabe. Udako kanpamentutik alkar ikusi barik dagozan gazteak kurtso barria programatzeko batuko dira. Datozan hilabeteetarako helburuak, biltzat eta konbibentziak zehazteaz gainera, kontu garrantzitsu bi izango dabez mahai gainean:
Jokin Pereak “El misterio cristiano de la luna” bere liburua aurkeztuko dau
Datorren barikuz, irailak 26, Jokin Perea Gonzalez teologo eta eleizbarrutiko abadeak "El misterio cristiano de la luna" bere liburua aurkeztuko dau Barakaldoko Miranda egoitzan. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan izango da Miranda Fundazinoaren zaintza iraunkorrerako guneko aretoan(Miranda etorb., 4. Barakaldo. Bagatza metro geltokia).
"Bizkaia isilik" kurtsoko lehenengo bilkura
Kurtso barriari hasiera emon deutsagun honetan, "Bizkaia isilik" ekimenak ohiko jarduera berreskuratuko dau eta hilaren azken eguaztenez bilkurak egingo dabez etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko. Bihar, ohikoa danez, 19:30etan batuko dira honako lekuotan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpan; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.
Mesedetako Amaren eguna: itxaropena Basauriko kartzelan
Mesedetako Ama presoen zaindariaren eguna dala-eta, eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzak eta Bidesari alkarteak ekitaldi bi antolatu dabez fedea ospatzeko, kartzelaren inguruko gogoeta eragiteko eta boluntarioen konpromisoa sendotzeko. Lehenengo ekitaldia, bihar izango da Basauriko kartzelan, eta presoek jolas- eta alkartze-eremuaz gozatzeko aukera izango dabe.
`Los domingos´, eleizbarrutiko abadeen aholkularitza erlijiosoagaz
Gaur gauean Zinemaldiko sail ofizialean estreinatuko dan "Los domingos" pelikulak eleizbarrutiko hainbat abaderen aholkularitza izan eban ekoizpenean, hain zuzen be gaur egun desakralizatuta dagoan Gernikako komentuaren barrualdean grabatutako eszenetan. Juan Reyero Gernikako parrokoa izan zan aholkularietako bat eta bokazinoari eta monasterioko bizitzari buruzko zehaztasunak emon eutsezan. Pelikula hau Alauda Ruiz de Azuaren bigarrena da (aurretik "Cinco lobitos" grabatu eban) eta urriaren 24tik aurrera zinemetan ikusi ahal izango da.
Mª Jose Aranaren "La espiritualidad de María Magdalena, vivida por las mujeres" liburuaren aurkezpena
María Jose Arana teologoak "La espiritualidad de María Magdalena, vivida por las mujeres" liburua aurkeztuko dau Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko kurtsoko jarduerei hasiera emonez. Ekitaldia bihar -irailak 23, martitzena- izango da Barriako areto nagusian (Plaza Barria, 4) eta, besteak beste, Estrela Moreno institutuko zuzendariak jardungo dau.
Elorrioren airetiko ikuspegi zoragarria
Bilboko eleizbarrutiak era ikusgarria aukeratu dau Goazen 2025 kurtsoari hasiera emoteko ekitaldia iragartzeko. Elorrio gainetik hegan egin dauan droneaz grabatutako bideo ikusgarriak herriaren ikuspegi zoragarria emoten dau. Goazen 2025 ekitaldia datorren zapatuz, irailak 27, izango da, "Batera- Daréis testimonio porque estáis conmigo (Joan 15, 27)" goiburuaren harira, eta jubileuko erromesaldia egingo da herribilduaren bihotzean atondutako bost ibilbideren bidez.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Abade barria Bizkaian
Abdon Rodriguez Hervas abade egin da gaur goizean Gueñeseko Andra Mari eleizan goizeko 11:00etatik aurrera ospatu dan eleizkizun hunkigarrian. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatu dan Eukaristian aurretik zistertar monje izan zan Abdon Rodriguezek zerbitzuzko ministerio barriari ekin deutso.
Eleizbarrutiak presoei eta mendetasunak dabezanei eskaintzen deutsen arreta, TVE katean
Joan dan maiatzean Bilboko eleizbarrutian grabatutako erreportajea emongo dabe bihar, goizeko 11:30etatik aurrera, TVE2 kateko "Pueblo de Dios" programan. Kartzela Pastoraltzako Bidesari alkarteak Basauriko kartzelan egiten dauan lana eta Gizakiak mendetasunen bat daben pertsonakaz egiten dabena agertuko da batez be.