20-11-2025 Jueves, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Erruki-Etxea

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2208 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
20.11.2025

Txemi Santamaria: "besteei lagun egiteko eta zaintzeko, geure burua zaindu behar dogu"

Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak kurtsorako presatutako egitarauaren barruan, gaur goizean Lagungoko kide dan Txemi Santamariak saioa gidatu dau goizean Begoñako gogarte etxean. Txemik saioari hasiera emon aurretik esan dauanez, "heziketarako saioa eskaini gura dogu, ez berbaldi moduan, tailer moduan baino, norbere buruaren zaintzaren gaia landuz".

20.11.2025

Mª Luisa Berzosak Sinodoaren esperientzia batera jarri dau Areetan

Maria Luisa Berzosa monja jesuitinak "Sinodo-sena: Eleizaren bidea: erronka eta konpromisoa" sinodo-seneko Eleizaren inguruko Sinodoan -Frantzisko aita santuak Jainkoaren herriaren Sinodoa deitu eban- bizi izandako esperientziaren inguruko "berbaldi interesgarria" eskaini eban atzo Areetako Santa Ana parrokian

19.11.2025

Abendualdi eta Gabonetarako lagungarriak

Bizkaiko Eleizak Caritas Bizkaia erakundeak eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzak Abendualdi eta Gabonetarako prestatu dabezan lagungarriak aurkeztuko ditu. Oraingoan, ahaleginak batu dabez gogoeta, hartu-emon eta alkarte ekintzara daroen bitartekoak sortzeko. Txatal hau hartu dabe abiapuntutzat: "Sein bat aurkituko dozue, oihaletan baturik eta askan etxunda" (Lukas 2, 12).

19.11.2025

"Mariaren Leginoaren" deia bere erretiroan parte hartzeko

"Mariaren Leginoa" boluntarioen mobimentuak bere 75. urteurrena ospatzen dihardu gure eleizbarrutian. Oroitzapenezko ekitaldi nagusia joan dan urriaren 30ean ospatu eben. Bihar -azaroak 20, eguena-, erretorpa egomgp dabe 18:00etatik aurrera mobimentuaren egoitzan (Kapelutegi 12, 1. solairua ezkerretara. Bilboko Alde Zaharra). "Abendualdia" goiburuaren haritik ospatuko da, gura dauanak, militante izan ala ez, parte hartu leike eta, Koldo Alzola fraile hirukoiztarrak gidatuta, Frank Duff fundatzalearen inguruan garatuko da. Amaitzeko, Eukaristia ospatuko dabe. 

18.11.2025

75. urteurreneko erakusketak azken aldiari ekingo deutso Galdakaon

Bilboko eleizbarrutiaren sorrerako 75. urteurreneko ekitaldi ofizialak amaitu badira be, oroitzapenezko erakusketak bizirik eusten deutso ospakizunaren sugarrari. Herriz herri ibili dan erakusketa ospakizunen amaierako meza egunetik Santiago klaustroan egon ondoren, Galdakaoko Andra Mari eleizara lekualdatu dabe. 

17.11.2025

Laikotza: "Sinodoaren bideratzaile izatera deituak"

Batasun eta konpromiso ebanjelizatzailea haritzat hartuta, HOAC, EKO-ACG eta JOC mobimentuek batzarra nagusia ospatu eben alkarregaz Bilboko Tivoliko Jesusen Bihotza Mirabeen ikastetxean. Sinodoko Azken Agirian eta Ebanjelizatzearen Eleizbarutiko VI. Egitasmoan adierazotako jarraibideak garatzeko eta gauzatzeko aldian bideratzaile izateko erez gogoeta egin eben. Era berean, mobimentu bakotxak bere alkarte erronkak aztertu ebazan: Sinodoko azken agiriaren zabalkundea, EEEaren lehentasunak, osoko ekologia, sinodo-sena eta zuzentasuna lanaren eremuan. Mobimentuek euren asmoa berretsi eben: …

17.11.2025

Eleizbarrutiko gazteek euren fedea berretsi eta batera jarri dabe

Asteburuan, Bilboko gotzainak sendotzaren sakramentua emon deutse Laioa eta Sestaoko hainbat gazteri. Beste alde batetik, San Migel-Orozkoko hainbat gaztek fedea batera jarri eta ospatu dabe alkartean

17.11.2025

Venezuelar alkartearen ospakizuna Bilbon

Joan dan barikuz, azaroak 14, Bilboko venezuelar alkarteak Chiquinquirako Ama Birjinaren, Venezuelako Zulia estatuko eta Maracaibo udalerriko zaindariaren eguna ospatu eban poz-pozik. Ama Birjinarenganako jaiera hori azaroaren 18an ospatzen da. 

17.11.2025

Gizarte Jubileua eta Pobreen Munduko Eguna

Zapatuz, azken Gizarte Jubileua ospatu zan Bilboko eleizbarrutian. III. eta VII. bikaritzen antolatu eben ekitaldia, Pobreen Munduko Egunari eskainitako astebururako. Egun hau dala-eta, hamaika jarduera izan da eleizbarrutian, barri honetan agertzen dan lez.
Emaitzak orrialdeka