22-09-2025 Lunes, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Klaretarrak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2079 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
22.09.2025

`Los domingos´, eleizbarrutiko abadeen aholkularitza erlijiosoagaz

Gaur gauean Zinemaldiko sail ofizialean estreinatuko dan "Los domingos" pelikulak eleizbarrutiko hainbat abaderen aholkularitza izan eban ekoizpenean, hain zuzen be gaur egun desakralizatuta dagoan Gernikako komentuaren barrualdean grabatutako eszenetan. Juan Reyero Gernikako parrokoa izan zan aholkularietako bat eta bokazinoari eta monasterioko bizitzari buruzko zehaztasunak emon eutsezan. Pelikula hau Alauda Ruiz de Azuaren bigarrena da (aurretik "Cinco lobitos" grabatu eban) eta urriaren 24tik aurrera zinemetan ikusi ahal izango da. 

22.09.2025

Mª Jose Aranaren "La espiritualidad de María Magdalena, vivida por las mujeres" liburuaren aurkezpena

María Jose Arana teologoak "La espiritualidad de María Magdalena, vivida por las mujeres" liburua aurkeztuko dau Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko kurtsoko jarduerei hasiera emonez. Ekitaldia bihar -irailak 23, martitzena- izango da Barriako areto nagusian (Plaza Barria, 4) eta, besteak beste, Estrela Moreno institutuko zuzendariak jardungo dau. 

22.09.2025

Elorrioren airetiko ikuspegi zoragarria

Bilboko eleizbarrutiak era ikusgarria aukeratu dau Goazen 2025 kurtsoari hasiera emoteko ekitaldia iragartzeko. Elorrio gainetik hegan egin dauan droneaz grabatutako bideo ikusgarriak herriaren ikuspegi zoragarria emoten dau. Goazen 2025 ekitaldia datorren zapatuz, irailak 27, izango da, "Batera- Daréis testimonio porque estáis conmigo (Joan 15, 27)"  goiburuaren harira, eta jubileuko erromesaldia egingo da herribilduaren bihotzean atondutako bost ibilbideren bidez.

21.09.2025

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
20.09.2025

Abade barria Bizkaian

Abdon Rodriguez Hervas abade egin da gaur goizean Gueñeseko Andra Mari eleizan goizeko 11:00etatik aurrera ospatu dan eleizkizun hunkigarrian. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatu dan Eukaristian aurretik zistertar monje izan zan Abdon Rodriguezek zerbitzuzko ministerio barriari ekin deutso.

20.09.2025

Eleizbarrutiak presoei eta mendetasunak dabezanei eskaintzen deutsen arreta, TVE katean

Joan dan maiatzean Bilboko eleizbarrutian grabatutako erreportajea emongo dabe bihar, goizeko 11:30etatik aurrera, TVE2 kateko "Pueblo de Dios" programan. Kartzela Pastoraltzako Bidesari alkarteak Basauriko kartzelan egiten dauan lana eta Gizakiak mendetasunen bat daben pertsonakaz egiten dabena agertuko da batez be.

19.09.2025

Martin Hormaeche abadea hil da, "beti alkarteari laguntzeko prest egoan gizona"

Martin Angel Hormaeche Basauri eleizbarrutiko abadea atzo hil zan Bilbon, 92 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren astelehenez, irailak 22, ospatuko da arratsaldeko zazpietan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. 

19.09.2025

Kulturarteko taldeek kurtsoari hasiera emon deutse

Joan dan domekaz, irailak 14, Iparraldeko kulturarteko biltzarra egin zan, Donostia, Iruña eta Tutera, Calahorra eta La Calzada-Logroño, Bilbao eta Gasteizko eleizbarrutietako ordezkariak bertan zirala, 2025-2026 kurtso barriari hasiera emoteko. Jubileu Urtearen testuinguruan, Gasteizko eleizbarrutiak egin eutsen harrera jubileu tenplu izendatutako Estibalizeko Andra Mariaren santutegian.

18.09.2025

60 alkarte solidario boluntario-azokan, Deustuko Unibertsitatean

Gaur ospatuko da boluntario-azoka -10:00etatik 14:00etara unibertsitateko klaustroetan- Deustuko Unibertsitatean. Bertan izango dira, besteak beste, Caritas Bizkaia, Argia Fundazinoa eta Bizitegi Alkartea. Goizeko hamaiketan, Juan Jose Etxeberria errektoreak standak bisitatuko ditu. Ekimenaren xedea, hauxe da: "besteak beste, gizarteratzea, ingurumena eta ahuleziazko egoeran dagozanen aldeko laguntasuna lako arloetan boluntario-lana gauzatzeko askotariko egitarau eta aukerak ikasleei ezagutzera emon".

17.09.2025

Elorrion ospatuko dan kurtso hasierako ekitaldirako atzerako kontaketa hasi da

Irailaren 27an, zapatuz, ospatuko da Elorrion -Berriotxoako San Balendinen jaioterria- Bilboko eleizbarrutiko 2025-2026 kurtsoaren hasierako ekitaldi ofiziala. "Goazen 2025" ekitaldian, fedea, ondarea eta alkartea buztartuko dira, herrian eratutako bost ibilbidetan burutuko dan jubileu-erromesaldian. Irailaren 20an amaituko da Bizkaiko Eleizaren jai honetan izena emoteko epea. 

Emaitzak orrialdeka