Barriak
Etiquetado como: Herri irratia
Eleizbarrutiaren 75 urteko historia podcastean Radio Popular-Herri Irratiaren eskutik
Bilboko eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, Radio Popular-Herri Irratiak 13 podcast argitaratu ditu. Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko zuzendariak urte horreetako gertaera eta une gogoangarrien errepasoa egin dau. Hemen entzun eta jatsi daitekez: radiopopular.com
Azken egunak erakusketa ibiltaria Begoñan ikusteko
"Gogoratu, bizi, amets egin" erakusketa ibiltariak Bizkaiko Eleizaren 75 urteko historiako une gogoangarriak agertzen ditu.Erakusketa, Derion ospatu zan kurtso hasierako ekitaldian zabaldu zan eta handik Begoñako Gogarte Etxera eroan eben. Gaur egun, Amatxuren etxean (III-VII bikaritzak) dago eta datozan egunetak San Bizente parrokiara lekualdatuko da eta hantxe egongo da …
"Soiltasunez bizitzea da hau geratzeko bide bakarra"
Gaur goizean, Joseba Segura Bilboko gotzainak alkarrizketa eskaini deutso Radio Popular-Herri irratiari..Koldo Campo kazetariak egin dau alkarrizketa hori eta hainbat gairen inguruan jardun dau, besteak beste, ekologia, migrazinoa, kulturanitztasuna edo ekonomia. Alkarrizketa osorik: hemen
Alkarrizketa zuzenean Bilboko gotzainari
Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte
Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.
Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik
Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez.
Urriaren 13an emongo jako hasiera indusketa arkeologikoari Begoñako basilikan
Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urriaren 13an ekingo deutso Begoñako Andra Maria basilikako indusketa arkeologikoari, Begoñako Andra Mariaren eguna (urriak 11) ospatu ondoren. Jarduketa Begoña/Vecunia egitasmoaren barruan dago eta Bilbao uriaren eta Bizkaiaren erlijio-, gizarte- eta kultura-memoriari estu lotuta dagoan leku horren historiaren ezagutzan aurrera egitea dau helburu.
Parte hartu gura dozu Asisera egingo dan erromesaldian?
Irailaren 30etik urriaren 4ra erromesaldia egingo da Asisera eta frantziskotarren Umbriako lekuetara, Zornotzako Andra Mari parrokiak antolatuta, San Frantziskoren heriotzaren 800. urteurrena dala-eta. Oraindik bada lekuren bat edo beste erromes joan gura dauanarentzat.
Santiago Apostoluaren eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik
Eguerdiko 12:00etan emongo jako hasiera On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala katedralean Santiago Apostolua Bilbao uribilduaren zaindariaren egunez ospatuko dan Eukaristiari.
Santiago Bilbao uribilduaren zaindariaren omenezko meza katedralean
Gaur -uztailak 25, zapatua-, Santiago eguna da (Bilbao uribilduaren zaindariaren eguna). On Joseba Segura gotzaina buru izango da katedralean, Santuaren omenez, eguerdiko hamabietan ospatuko dan Mezan eta Bedeinkapen Apostolikoa parkamen osoagaz emongo dau. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. Zaindariaren jaiak ospatzen diharduan Ermuan, 11:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Santiago Apostolua eleizan.
"Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea" erakuseta, Gernikan
Gernikako Euskal Herria Museoan, Lope ALberdi organogilearen oroimenezko erakusketa dago ikusgai 2027ko urtarrilaren 10era arte: "Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea". Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeak be esku-hartu dau erakusketaren prestaketan, alde batetik, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko agiriak eta Alberdiren harmonium bi, Bolibarko Santo Tomas eleizakoa eta Burtzeñakoa, erakusketarako itziz.
"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin
Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma.
Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan
Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.



