Barriak
Etiquetado como: Kultur Erakundeen Mahaia
"Jazotakoa jaso" sarien zuzeneko emonaldia
Kulturaren Bilboko eleizbarrutiko Oroitza-txostenaren jentaurreko aurkezpena
Datorren eguaztenez, azaroak 5, "Arimadun irudiak: kultur kontaketa barriak" ekitaldia ospatuko da Kultur Erakundeen Bilboko eleizbarrutiko Mahaiaren eskutik. Solasgune honetan batuko dira Lara Izagirre zinemagilea. Miguel Zugazaga Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria eta Xabier Paya kultur kudeatzaile eta bertsolaria. Erakundeetako hainbat ordezkarik parte hartuko dau …
Hainbat iragarpen aldizkariaren kurtsoko azken alean
Askotariko gaiak jasotzen dira aldizkariaren 2025-2026 kurtxoko azken alean, besteak beste, Leon XIV.a Atia Santuak Espainiara egingo dauan bisitaren prestaketa eta irailaren 26an Durangon ospatuko dan Goazen ekitaldiaren iragarpena.
"4,0 espedizinoa Erdi Arora" egitasmoaren aurkezpena Madrilen
Ekainaren 1ean, Madrileko Historia Artxibo Nazionalean, "4.0 espedizinoa Erdi Arora. Bidaia aparta Erdi Aroaren bihotzera" egitasmoaren aurkezpen ofiziala egingo da. Barrikuntza teknologikoaz baliatuz, Espainiako hainbat herrialdetako erdi aroko ondarea beste ikuspuntu batetik atzemateko anbizino handiko ekimen kultural eta turistikoa da.
Bizkaiko senar-emazteen hitzordua, gaur, Begoñan
Gaur arratsaldeko 18:00etan, ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak ospatuko dabez Begoñako basilikan. On Joseba Segura gotzaina izango da buru seiretan hasiko dan eleizkizunean.
Bokazino kutsuko ekitaldia, ezusteko eta guzti, Gizakundea eleizan
Bihar, zapatua, Bokazino Pastoraltzak antolatutako ekitaldia ospatuko da Atxuriko GIzakundea eleizan. On Joseba Segura gotzainak parte hartuko dauan ekitaldian, bokazino-lekukotasunak eskeiniko dabez, otoitz egingo da Hakuna Bilbao taldearen eskutik eta Mision Jatari misino-taldeak kontzertua eskeiniko dau.
Bizkaiko klausurako monjen batzarra
“Kontenplazinozko bizitza: norengaitik zara?”, goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, maiatzak 31, Hirutasun Santuaren egunez, klausurako lekaide eta lekaimeen eguna. Ernesto Diaz Klausurako Monasterioetarako Idazkaritzako arduradunak egun honetarako idatzi dauan gutunean azaldu dauanez, "Jainko familiaren jai honetan, PRO ORANTIBUS EGUNA ospatuko dogu, hain zuzen be, gure bizitzak otoitzaz, gorespenaz eta gure aldeko eta guretzako bitartekotzaz betetzea bokazinotzat daben klausurako lekaide eta lekaimeen agerpena ikusgai jartzeko eguna".
Airlan Industrial SA, enpresarentzat izan da XXII. Enkarterri Hoberantz saria
AIRLAN INDUSTRIAL SA empresari emon deutsoe aurtengo Enkarterri Hoberantz saria. XXII. ekitaldiko sari-banaketa atzo ospatu zan Galdameseko Loizaga torrean, EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak Enkarterriko Mankomunitateagaz batera, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Enkartur, SPRI, ADR, Enkarterrialde eta Enkarterri Group erakundeen laguntzagaz, antolatuta.
'Bizkaia isilik' ekimenekoek gerraren aurkako manifestazinoagaz bat egingo dabe
Hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkura isilak egingo dira gaur arratsaldez "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko eta pertsona guztien eskubide eta duintasuna errespetatu daitezala eskatzeko". Oraingoan, Bilboko Arriaga plazan egiten dan bilkura isilak bat egingo dau "Gerrari Ez. Bizitza duinak denontzat" manifestazinoagaz bat egiten dau. Manifestazinoagaz bat egiteko dei egiten dabe: "animando a participar en ella a las personas que normalmente acuden a nuestra concentración mensual". Gainerako bilkurak beti lez egingo dira.
"Bizian Gora" mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Bilbon
Bihar -maiatzak 27, eguaztena-, Vida Ascendente - Bizian Gora mobimentuak meza ospatuko dau Bilboko San Nikolas eleizan, On Joseba Segura buru dala eta euskeraz. Euskeraz izango da eta Laukiz, Fika, Mungia, Gatika, Gernika, Durango, Berriz, Mallabia eta Ondarroako taldeei zuzenduta.
Bizkaiko abadeek euren abadegintzaren urteurrenak ospatuko dabez
Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzen urteurrenak ospatuko dira, diamante, urre eta zidarrezko ezteguak ospatuko dabezan abadeak protagonista dirala. Hogeta bost abade eta frailek ospatuko dabe egun berezi hori. Gotzaina buru dala ospatuko da Eukaristia, Plasenciako gotzainaren berbaldiaren ostean.



